Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Aitziber Atorrasagastik Aitzina Folk jaialdia solidarioaren VIII. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

2020-11-02

Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik Aitzina Folken 8. edizioaren aurkezpenean parte hartu du gaur.  Aurten, jaialdi gasteiztarrak ikusle guztientzat hamar bat ekitaldi proposatu ditu 2020ko azarotik 2021eko urtarrilera arte, eszenatoki zein sare sozialetan ikusgai izango direnak adin guztietako ikusleentzat.


Aitzina Folk jaialdiak folkaren kultura eta musika sustatzen jarraituko du, parte-hartzaile eta musikariei babesa emanez, eta, aldi berean, bere helburu solidarioari ekinez. Ekitaldian bildutakoa ataxia telangiektasia ikertzen jarraitzeko diru-iturri nagusia izaten jarraitzen du; gaixotasun arraroa da, neurodegeneratiboa, sendabiderik gabekoa  eta desgaitasun progresiboa eragiten duena. 

Jaialdiari buruzko informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)