Gobernuak karrera judizialeko eta fiskaleko eta justizia administrazioko letraduen kidegorako oposizioak prestatzeko 40 beka emango ditu (Gobernu Bilera 3-11-2020)

2020-11-03

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak laguntza ekonomikoak eskainiko dizkie karrera judizialeko eta fiskaleko eta Justizia Administrazioko Letradunen Kidegorako oposizioak prestatu nahi dituztenei. 

Gaurko bileran, eta Beatriz Artolazabal sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 264.000 euroko partida onetsi du, Zuzenbideko lizentziatura edo gradua izan eta datorren urtean karrera judizialeko eta fiskaleko oposizioak eta Justizia Administrazioko Letradunen Kidegorako oposizioak prestatu nahi dituzten pertsonentzako 40 bekaren zenbatekoa finantzatzeko.

 Neurri horren bidez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Zuzenbideko lizentziadunen motibazioa sustatzea, haien lanbide-helburuak lan-eremu horietara bideratzeko eta, hala, Justizia Administrazioari baliabide pertsonal egonkorretarako bide ematea eta, horren bidez, eraginkortasun- eta kalitate-maila hobea izaten laguntzea. 

Oro har, aurtengo deialdiak aurreko edizioetako eskakizunei eta merezimenduak baloratzeko irizpideei eusten die, besteak beste: Zuzenbideko Lizentziatura edo Gradua izatea, titulazioa eskuratu zenetik 7 urte baino gehiago igaro ez izana edo familiako diru-sarrerak 80.000 euro gordin baino handiagoak ez izatea (20.000 euro gordin, berezko diru-sarreren mendekoa bada).

 Beka bakoitza urtean 6.600 eurokoa izango da, eta sortzapena hilean 550 eurokoa izango da. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko