Artolazabal: “Emakume ijitoak funtsezko eragileak zarete berdintasunaren aldeko eta ijitoak Euskadin gizarteratzearen aldeko borrokan”

2020-11-04

Bilbo, 2020/11/04

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak, gaur, honako hau nabarmendu du: “emakume ijitoak funtsezko eragileak dira berdintasunaren aldeko eta ijitoak Euskadin gizarteratzearen aldeko borrokan”. Hala esan du Romani Jaian; Sim Romi emakume ijitoen elkarteak antolatu du, Bizkaiko hiriburuko Bilborock aretoan. Hitzordu horren bidez, Romani Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu da. “Zuok zarete aldaketarako palanka”, esan die sailburuak. “Hezkuntza aldaketarako oinarrizko tresna da”.

Hitzorduan Artolazabalek gogorarazi duenez, “giza eskubideak, eskubide guztiak eta pertsona guztienak, zeharkako genero-ikuspegiarekin”, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren ardatz egituratzailea dira. “Herritarrok berdinak gara eskubideetan, eta aukera berak edo antzekoak izan behar ditugu, pertsonak askotarikoak garela oinarri hartuta”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak