Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak "Estatu Batuetako Presidentetzarako Hauteskundeak" on line mintegian parte hartu du

2020-11-03

Iñigo Urkullu lehendakariak George Washington Unibertsitateak antolatutako Estatu Batuetako Presidentetzarako Hauteskundeak on line mintegian parte hartu du. 

Lehendakariak, bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzaren eredu politikoaren gakoak aurkeztu ditu, eta hauek gobernantzari nola aplikatuko zaion azaldu du; uztailean egindako euskal hauteskundeak baloratu ditu; eta aurrera egin du etapa berri honen aurreko orientazio politikoa zein zango den aurreratu du 2030erako lehentasunak zehaztuz.

Koronabirusaren krisiaren aurrean, Lehendakariak azpimarratu du epe laburrean lehentasunak argi daudela: Osasun publikoa zaintzea eta herritarren ongizateari eustea; aldiz, epe ertain eta luzerako ikuspegi dagokionez, Iñigo Urkulluk esan du, aurrera jauzi egitea eta erronkak aukera bihurtzeko gaitasuna erakustea dela helburua; horretarako, elkarlaneko gobernantza da gakoa Lehendakariaren ustez. "Ikuspegi isolazionistak alde batera utzi eta elkartasunean, deszentralizazioan eta hurbiltasunean oinarritutako eredu bat defendatzen dugu. Gure ereduak subsidiariotasun printzipioak eta multilateralismoa uztartzen ditu", adierazi du.

Lehendakariak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren ereduak krisialditik irteteari heltzen diola, hiru trantsizio globalak lehenetsiz: soziala eta sanitarioa, teknologikoa eta digitala, energetikoa eta ingurumenekoa. Hala, helburu horrekin, "Susperraldi ekonomikorako eta enplegurako Berpiztu Plana" onartu dutela azaldu du, bertan, indar instituzional guztiek eta lankidetza publiko-pribatuak bat egingo dutelarik. "Helburua galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta euskal ekonomia eraldatzea, etorkizunean kalitatezko enplegua bermatzeko", adierazi du.

Lehendakariak, bere hitzaldian, etapa honetan kudeaketa publikorako hiru gako nabarmendu ditu: kudeaketa eraginkor eta gardenaren lehentasuna; elkarlanean oinarritutako politika egiteko modu batean aurrera egitea, "Auzolana"; eta pertsonekiko eta gizarte osoarekiko hurbiltasuna, ulermena eta konplizitatea erakustea.

Halaber, Lehendakariak azpimarratu du komunikazio publikoaren ikuspegitik Gobernu Estrategiaren gakoa honakoa dela: erantzunkidetasunean aurrera egitea gizartearen garapen harmonikoa lortzeko, itunak eta aliantzak bilatzen dituen elkarlaneko gobernantzaren bidez. "Ekintza politiko eta instituzionalean herritarrek duten sinesgarritasuna eta konfiantza berreskuratzeko gure ekarpena da", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak