Berriak Segurtasuna
qrcode

Larrialdietako zerbitzuak Pasaian uretara erorita desagertu den arrantzale baten bila ari dira

2020-10-31

Itsaso kolpe batek uretara bota ditu bi arrantzaleak

Pasaia, 2020ko urriaren 31a

Ertzaintza, Itsas Salbamendua, Itsasoko Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Pasaiako Babes Zibila itsasora erori den gizon baten bila ari dira. Gizona adiskide batekin zegoen Puntak izeneko lekuan, Pasaiako portuko bokalean, goizaldeko ordu biak aldera. Dirudienez, bi arrantzaleak itsaso kolpe batek eraman ditu, baina horietako bat harkaitz bati helduta lurreratu ahal izan da, eta, ondoren, gertatutakoaren berri eman du SOS-Deiak 112ra deituta.
Berriemaileak emandako informazioaren arabera, bi arrantzaleak Puntak izeneko lekuan, Pasaiako portuko bokalean, zeudela, itsaso kolpe batek uretara bota ditu. Berriemaileak esan duenez, bera harkaitz bati helduta lehorreratu ahal izan da, baina bere adiskidea desagertu egin da.
SOS-Deiak/112 zerbitzuak gertatutakoaren berri izan duenean, Ertzaintzaren hainbat patruila eta Itsas Salbamenduko eta Itsasoko Gurutze Gorriko ontziak bidali ditu bertara. Arrantzalea bilatzeko lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari bat ari da koordinatzen, eta geroago Ertzaintzaren helikoptero bat eta Itsasoko Unitateko ontzi bat ere hurbildu dira, bai eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko ataleko eta urpekarien ataleko bi talde, suhiltzaileak eta Pasaiako Babes Zibileko talde bat ere.
Une hauetan desagertutako pertsonaren, Pasaiako 43 urteko gizonaren, bila jarraitzen dute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak