Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak maskararen erabileraz kontzientziatzeko kanpainari heldu diote berriro

2020-10-31
  • Biek abiarazi dituzte, berriro, bi bideo sare sozialetan, urruntze soziala, maskararen erabilera eta higiene-baldintzak betetzeko beharra nabarmentzeko

Vitoria-Gasteiz, 2020/10/31

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua gizarte-, kultura- eta aisialdi-erakundeetako gazteen ordezkariek eratzen dute, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin batera. Asteon, pasa den udan covid-aren aurkako neurrien gainean kontzientziatzeko sustatu zuten kanpaina abiarazi dute berriro. Helburua da Euskadiko gazteengana heltzea, batik bat sare sozialen bidez, higienerako, maskaren erabilerarako eta urruntze sozialerako neurri pertsonalak sustatzeko.

Horretarako, 20 eta 40 segundoko bi bideo animaturi heldu zaie berriro; bideo horiek euskaraz eta gaztelaniaz daude, eta, haien bidez, #maskarabeti eta #siempremascarilla traol-hitzak sustatzen dira. Bideo horietan, gazte hizkerarekin eta hizkera deshinibituarekin jolasten da, eta, bertan, kirol-terminoak nahasten dira, osasun-krisialdi honetan guztion ahalegina beharrezkoa dela defendatzeko.

“Final handi honetara guztion ahaleginari esker iritsi gara. Oraindik bigarren zati osoa geratzen zaigu, eta, irabazteko, defentsa irmoa behar da, zelai-erdi langilea eta aurreko lerro eraginkorra. Zure bizitzaren finala irabazi nahi baduzu… distantzia, higienea eta maskara”, dio kanpainak.

Mezu horrekin batera animazio-irudiak daude, Gorka Vázquez ilustratzaileak sortuta. Marrazki animatu horien bidez, eguneroko bizitzako egoerak islatzen dira, eta haietan gazteak inplikarazten dira, pandemia honetan funtsezkoak izan diren jardueretan lanean, eta jarduera horiek hirugarren sektore sozialeko boluntario baten, ertzaina baten, supermerkatuko hornitzaile baten eta Osakidetzako bi profesionalen bidez sinbolizatu dira.

Kontrastean, zenbait unetan gazteak ikusten dira beren taldearen arrakasta maskararik gabe eta urruntze soziala bete gabe ospatzen, dantzan eta edaten, eta, gero, gazte bat larriki gaixoturik, monitorizatuta, ospitale batean. Bideoa amaitzeko, futbol-estadio bat agertzen da eta, bertan, afizio desberdinetako neska eta mutil bat ageri dira, elkarri besarkada bat ematen, baina, azkenean, urrundu egiten dira eta maskarekin estaltzen dute sudurra eta ahoa.

3 iruzkin
  • 2020-10-31

    Pena da prebentzio-neurriak ez hartzea, hala nola pertsona horiek edo haien inguruak ez ukitzea.

  • 2020-10-31

    Es una pena ver falta de toma de medidas preventivas como que no les fuera a tocar a estas personas o su entorno.

  • 2020-10-31

    Estoy de acierdo con la mascarilla bien puesta y distancia social. Pero han pensado en el transporte público que la distancia briila por su ausencia? En según que trabajos imposible guardarlas,no todos los trabajadores son de despacho,y sin olvidar el transporte escolar y de 25 o 30 niños por aula,cuando nos recalcan no mas de seis . Han pensado en esto?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan