Hainbat lankidetza eragilek “Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu” kanpaina abiarazi dute

2020-11-02

COVID-19 pandemiak agerian utzi du, gaur egun inoiz baino gehiago, erronka globalen erantzunak bateratua izan behar duela. Mundu interdependente batean bizi gara, eta erronka komunak ditugu, hala nola klima-aldaketa, desberdintasunak edo pandemia bera, eta horri erantzuteko lankidetza ezinbesteko tresna da.

Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu” kanpaina (H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan kokatzen da. Estrategia horretan parte hartzen dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak- Elankidetzak, hiru Foru Aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako udalek, Euskal Fondoa-Euskal toki erakundeen Lankidetzarako elkartea eta hainbat ikastetxek eta GGKEk. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak kanpainarekin bat egin du.

Kanpaina honen bidez, herritarrak gonbidatzen ditugu bizi dugun krisiari buruzko esperientziak lankidetzaren ikuspegitik berrinterpretatzera, eta erreparatzera beste leku batzuetan gertatzen denak ondorioak dituela gure egunerokotasunean eta gizarte gisa ditugun balioetan. Finean, erakustea ekimenak bultzatzeak eta beste gizarte batzuekin lankidetzan aritzeak eragin zuzena daukala gure bizitzetan.

Eragile bakoitzak bere sare sozialetan zabalduko du kanpaina eta honako hashtag hauek erabiliko ditu: #BizitzakEraldatzenDitugu #EuskalLankidetza

 

2 iruzkin
  • 2020-11-02

    Ondo dago elkarlanean aritzea, eta ez krisialdi gatazkatsuan, eta zuhaitz eroriari egurra ateratzen saiatzea, hitzaren zentzu zabalean.

  • 2020-11-02

    Está bien eso de cooperar y no a crisis conflictividad y tratar de sacar leña del árbol caído en sentido amplio de la palabra.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak