Plangintza Hidrologikoaren hirugarren zikloko (2021-2027) Gai Nagusien behin-behineko Eskema Kantauri Ekialdeko demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuan. Ondorioak

2020-11-02

EHAAn 2019ko irailaren 27an argitaratutako Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez iragarri zen kontsulta publikora zabaltzen zela Gai Nagusien Behin Behineko Eskema Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan, Euskadiko Barne Arroetarako (Plangintzaren hirugarren zikloa 2021-2027). Iragarki hori argitaratu eta hurrengo egunean hasten zen hasierako 6 hilabeteko epe hori, martxoaren 14an etenda geratu zen COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen zuen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz.  Ekainaren 4an argitaratutako Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren   bitartez iragartzen da kontsulta publikoaren epea berrabiarazi eta luzatu egin zen 2020ko urriaren 30a arte.

 

Epe hori amaitu ondoren jasotako alegazioak aztertu egingo dira, hala badagokio behin betiko agirietan txertatu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan