Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak autonomia-erkidegoko esperientzia azalduko du Open Datari buruzko topaketa batean

2011.eko ekainak 09

Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak, Alberto Ortiz de Záratek, Eusko Jaurlaritzaren esperientzia azalduko du gaur 'Open Data ekimenak Espainian: erronkak eta konponbideak' topaketan. Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak sustatzen duten Aporta proiektuaren barruan antolatu da topaketa Madrilen, informazioaren berrerabilpenaren, erronka desberdinen eta horien esperientzia eta konponbide posibleen inguruko azken aurrerapenei buruz eztabaidatzeko.

Jardunaldian hainbat gai jorratuko dira: berrerabilpena sustatzeko politikak, datu publikoen irekieraren lege-alderdiak, datuak ireki eta berrerabiltzeko gainditu beharreko erronka teknikoak, baliabide horietan oinarritutako negozio-ekimen berriak, eta administrazio, enpresa eta herritarren arteko parte hartze eta komunikaziorako kanal berrien sorkuntza.

Ortiz de Záratek parte hartuko duen mahaiaren gai zehatza hauxe da: 'Administrazioa eta erabilera-politikak. Zeintzuk dira berrerabilpen-politiken azken aurrerapenak?'.

Bestalde, atzoz geroztik Zaragozan egiten ari diren Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkartearen 31. kongresuan ere parte hartuko du bihar Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak. 'Sareko komunitateak, osasun komunitarioa berreskuratzeko' da bere hitzaldiaren izenburua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)