Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Lehen sektorearen etorkizuna

2011.eko ekainak 08

Gazteek lehen sektorean etorkizuna izateko dituzten benetako aukerak goraipatu ditu Pilar Unzaluk

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza sailburuak, Pilar Unzaluk, Euskadiko gazteek "lehen sektoreari loturiko jarduera profesional eta enpresarialean etorkizun bat izateko" dituzten "benetako aukerak" egon badaudela azpimarratu du.

Pilar Unzaluren adierazpen horiek lehen sektorera gazteak gehitzeko Itsasmendikoik antolatzen duen GAZTENEK programaren aurtengo datuen aurkezpenean egin ditu. Gasteizen egin den ekitaldi horretan, Gaztenek sariak ere banatu dira eta sailburuak, Itsasmendikoiren Ekintzailearen VI. Lehiaketaren irabazlea izan den Sergio Fernandezi oroigarria eman dio.

"Gaztenek programara aurkeztu diren 54 proiektuetako 57 ekintzaileak (41 gizonezko eta 16 emakumezko) gure landa sektoreak duen mugikortasun eta etorkizunaren adibide zarete" adierazi du Pilar Unzaluk. "Horrelako proiektu serio eta zehatzak babestu egin behar ditugu eta horretarako dugu Gaztenek programa, besteak beste, gure sektorean gazteek lan eta enpresa etorkizun bat izan dezaten" azpimarratu du sailburuak.

Gaztenek programa, landa garapenean ardura duten Euskadiko lau erakundeek aurrera daramaten programa da -Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak-. 2004. urtean jaio zen, batez ere, gazteen aldeko apostua egiteko, landa inguruan ematen ari zen zahartzaroari aurre egiteko eta sektorearen etorkizuna bermatzeko.

Sailburuak, era berean, azpimarratu du "lehen sektorera ingurumen sentsibilizazioa eta formazioa duten gazteak gehitzeak erakundeetatik bultzatzen ari diren beste helburu estrategiko bat betetzen laguntzen digu, baliabide naturalen eta landa bizitzaren jasangarritasuna".

"500 gazte inguruk -% 40 emakumeak- bategin dute Gaztenek programarekin 7 urtetan, batez ere, landa sektoretik bizi daitekeela ikusi dutelako. Ozen esan dezakegu, beraz, Gaztenek programak eta metodologiak egoki funtzionatzen duela, denbora honetan 150 proiektu finkatu direlako" amaitu du Pilar Unzalu sailburuak.

GAZTENEK SARIAK 2010

 

Iñigo Irigoyen Argote (Santikurutze Kanpezu, Araba) Iñigok sortutako landako oiloen ustiategi bat aukeratu dute. Eusko Labeleko araudi teknikoa betetzen du enpresak.

- Santiago Pérez Mier (Karrantzako bailara, Bizkaia) Santiago Pérez Mierrek, lehendik existitzen zen ustiategi bat modernizatu du eta Kaiku markarako behi esnea biltzeko egokitu du.

- Gorka Lete (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Gorka Lete, 39 urtekoa, saritu dute 'Mendibitzu ekologikoak' proiektuagatik. Behi, pottoka eta ardi produktu ekologikoak eskaintzen ditu, beti ere kontrolik zorrotzenak gainditu ostean.

ITSASMENDIKOIKO EKINTZAILEEN VI. LEHIAKETA

- Sergio Fernández Olazabal Natura eta Paisaia Baliabideak Kudeatzeko eta Antolatzeko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikaslea da eta IMK-ko Ekintzaileen Lehiaketara aurkeztu zuen "Aíno: Txerri okela" proiektua. Txerriak aire librean hazi eta abere horiekin mendiak garbitzeko enpresa da.

*** Informazio gehiago, irentsitadagoen dokumentuan ***

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu