Berriak Segurtasuna
qrcode

EHAAn argitaratu da joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio ekintzak burutuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko agindua

2020-10-30

Vitoria-Gasteiz, 2020 urriak 30

EHAAn argitaratu da joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio ekintzak burutuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko agindua

 

  • Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak atzo azaldu zien agindua Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularian parte hartzen duten eta ludopatietan laguntzen duten hiru lurraldeetako elkarteei
  • Proiektuak, lehentasunez, adingabeei, nerabeei, familiei eta hezkuntza-komunitateari zuzenduta egongo dira
  • EAEko aurrekontuetan horretarako izendatutako 200.000 euroko kontu-saila esleituko da

 

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio ekintzak burutuko dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntzak emateko lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak sinatutako agindua.

 

Hain zuzen ere, atzo, Ausazko Jokorik Gabeko Egunarekin bat etorriz, elkartu zen Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria ludopatietan laguntza ematen duten eta Jokoaren Batzorde Tekniko Aholkularian parte hartzen duten hiru lurraldeetako elkarteekin –Asajer (Araba), Ekintza Aluviz (Bizkaia) eta Ekintza Bide (Gipuzkoa)– testua azaltzeko eta EHAAn gaur argitaratutako aginduan ezarritako lehiaketa-prozeduraren bidez laguntza jaso dezaketen ekintzak aurkeztera eta hedatzera eta horietan parte hartzera bultzatzeko.

 

 

 

 

 

* EHAArako esteka erantsi da.

 

 

 


 

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-10-30

    Idem prevención del tabaquismo posible origen de muchas enfermedades

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2020-10-30

    Baita gaixotasun askoren jatorri izan daitekeen tabakismoaren prebentzioa ere

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak