Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratzi elkarrizketa ETBko “Egun on Euskadi” saioan

2020-10-29

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ETBko “Egun on Euskadi” saioko elkarrizketaren tartean izan da gaur goizez.  Bertan, zuzentzen duen sailari dagozkion hainbat gai izan ditu hizpide, hala nola: ikasturte hasieraren inguruko balorazioa; irakasleak eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeak egiten ari diren lan eskerga; edo ekainera arte aurrez-aurreko eskolei eusteko erronka.

Era berean, atzo Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordearen aurrean legegintzaldi honetarako azaldu zituen jarduera-ildo nagusiak ere hizpide izan dira solasaldian: Digitalizazio-plana; irakasleen egonkortasuna; edo Hezkuntza Sailetik zientzia politika eta ikerketaren alde egingo den apustua, arreta bereziki ipinita talentua erakartzeko eta euskal ikertzaileak berriro Euskadira bueltan ekartzeko ahaleginean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)