Berriak Lehendakaritza
Eu

Txileko enbaxadorearekin bildu da Lehendakaria

2011.eko ekainak 09

Patxi López lehendakaria Sergio Romero Txileko enbaxadorearekin bildu da gaur eguerdian, Euskadi bisitatzen ari baita enbaxadorea. Bileran Guillemo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia ere izan da.

Lehendakaritzan izan da bilera eta bertan lehendakaria eta enbaxadorea bat etorri dira nabarmentzerakoan Euskadi eta Txileren arteko harremanak estuak izan direla historian zehar (izan ere, andetar herrialde horretako biztanleen %25 euskal jatorrikoa dira) eta harreman horiei esker lankidetza emankorra dutela gaur egun.

Halaber, azpimarratu da Euskadiko enpresentzat Txile herrialde garrantzitsua dela, baita inguru hartako beste herrialdeekiko harremanetarako funtsezko plataforma ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)