Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Artolazabal sailburua eta Justizia arloko talde berria Euskadiko Auzitegi Nagusiko zuzendaritzarekin bildu dira

2020-10-28

Bilbo, 2020/10/28

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jarduneko presidente Garbiñe Biurrun Mancisidorrekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Probintzia Auzitegietako presidenteekin (Iñaki Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentea; Reyes Goenaga, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko presidentea; Mercedes Guerrero, Arabako Probintzia Auzitegiko presidentea) eta Begoña Basarrate EAEko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkariarekin bildu da gaur goizean, Bilbon.

Artolazabal goi-auzitegiko zuzendariarekin izan da, bere saileko Justizia Saileko arduradunekin batera: Ana Agirre sailburuordea, Javier Landeta Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko zuzendaria, Jon Uriarte Justizia Administrazioko zuzendaria eta Eugenio Artetxe Justiziako zuzendaria.

Lehen hartu-emanaren ondoren, lantalde berriak Justiziako Erakundearteko Batzorde Mistoaren bileran parte hartu du. Bertan, interes komuneko gaiak jorratu dira, hala nola espediente judizial elektronikoa, mugikortasunean lan egiteko ordenagailu eramangarrien hornidura eta Bilboko bulego judizial berriaren ezarpena, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)