Lehendakaria: "Enpresa eraldatzeko unea da, eredu parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa eta ingurunearekiko eta erronka globalekiko arduratsuagoa bultzatuz "
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko Lan Sozietateak-ASLE elkartearen Batzar Orokorrari amaiera eman dio, modu telematikoan. Bertan, kooperazioaren eta lankidetzaren kultura sustatzera animatu du. "Enpresa eraldatzeko unea da, eredu parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa eta ingurunearekiko eta erronka globalekiko arduratsuagoa bultzatuz. Ahalegin partekatuaren unea da, pertsona gure ekintzaren erdigunean jarriz", adierazi du.
Osasunaren, ekonomiaren, gizartearen eta emozioen ikuspegitik hain zaila den urte honetan, Lehendakariak erronka aukera gisa hartzearen alde agertu du, enpresa partaidetzara zabaltzeko aukera gisa, langileen inplikazioa sustatuz. "Emaitzez baino gehiago balioez hitz egiten dugu. Kooperazioaz, elkarlanaz eta lankidetzaz hitz egiten ari gara ", adierazi du.
Lehendakariak, bere hitzaldian, lan-sozietateek eskaintzen duten baloreetan oinarritutako enpresa eredua nabarmendu du, gizartea eraldatzeko erronketan aurrera egiten laguntzen duen eredua. "Balio, konpromiso, parte-hartze eta erantzukizun sozialean oinarritutako eredu batean oinarritu behar da eraldaketa", gaineratu du.
ASLE - Euskadiko Lan Sozietateak
ASLE - Euskadiko Lan Sozietateak lan-enpresen patronal gisa diharduen elkartea da, eta ordezkaritza-maila du Euskal Autonomia Erkidegoan.
EAEko lan-sozietateen enpresa-talde horrek, gizarte-ekonomiaren eremuan, honako misio hau du: lan-sozietateen garapenean laguntzea, defendatzea, finkatzea eta sustatzea. Horretarako, enpresekin beren lehiakortasun jasangarria lortzeko lan egiten duten pertsona konprometituen bidez eskaintzen ditu zerbitzuak; pertsona horiek, etengabeko hobekuntza aplikatzen dute beren lana betetzeko. Horrela, giza garapenaren eta enpresa-garapenaren arteko orekan eragiten dute, hori baita lan-sozietateen izateko arrazoia.
-
2020-10-29
Se utiliza la bandera autonómica sin la de España; no obstante, nuestra Constitución obliga a usarlas conjuntamente. https://app.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=1&fin=9&tipo=2#:~:text=Art%C3%ADculo%204&text=Los%20Estatutos%20podr%C3%A1n%20reconocer%20banderas,y%20en%20sus%20actos%20oficiales.
La ley nos obliga a todos, ¿no?