Berriak Osasuna

Euskadik 92.697 PCR proba egin ditu, eta 6.817 kasu positibo antzeman ditu epidemiaren bigarren olatuan

2020.eko urriak 28

Urriaren 19tik 25ra bitarteko astean, Euskadin 92.697 proba egin dira, guztira, eta, haietatik, Covid-en 6.817 kasu positibo detektatu dira. Lurraldeen arabera, Araban 611 PCR positibo detektatu ziren, Bizkaian 2.898 eta Gipuzkoan 3.126. Horiez gainera, bizilekua Euskaditik kanpora duten edo bizileku ezezaguna duten beste 182 kasu ere egon dira.

Oro har, Euskadik aste horretan honako intzidentzia metatua izan zuen: azken 14 egunetan, 527,05 positibo 100.000 biztanleko.

Ignacio Garitano, Osasun saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak datuan aztertu ditu. Gainera, egindako azken baheketen emaitzak ezagutzera eman du.

  POSITIBO KOPURUA POSITIBITATE TASA EMAITZA KOPURUA
SANSOMENDI 28 1,12% 2497
AZKOITIA 37 1,20% 3093
AZPEITIA 36 1,55% 2325
BEASAIN 6 0,65% 927
DURANGO  69 1,36% 5067
ERMUA / MALLABIA 12 0,70% 1717
URNIETA 16 1,03% 1552
ORDIZIA/ZALDIBI 41 1,56% 2629
ZUMAIA 8 1,77% 453

 

(*)Kontuan izan behar da Zumaiako, Ermua-Mallabiko eta Beasaingo baheketek irekita jarraitzen dutela, beraz, emaitzak oso behin-behinekoak dira.
 

Hemen ikusi dezakezu txostena:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/28_octubre_Boletin.pdf

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Garitano, Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailea