Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Kontrako Lehen Jarduera Plana onartu da (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoan Genero-indarkeriaren aurkako Jaurlaritzaren I. jarduera-plana onartzeko dena (2011-2013).

 Biktimentzako arreta, arreta-zerbitzuen arteko koordinazio eta herritarren sentsibilizazioan oinarritutako hiru jarduera alorretan antolatuta dago.


Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren kontrako lehen Jarduera Plana onartu du Gobernu Kontseiluak gaur izan duen bileran. Dokumentuan datozen bi urteetan zehar aurrera eramango diren jarduera-ildo eta ekintzak biltzen dira, IX Legealdirako arauetan hartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako V. Planaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartutako Plana Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren hiru jarduera-ardatzen inguruan egituratzen da eta Sail zein Erakunde autonomo ezberdinek horiekin erlazionatuta martxan jarriko dituzten ekintzak biltzen ditu. Honako hauek dira ardatzak: genero indarkeria jasaten duten emakumeentzako arreta, koordinazio eta kooperazio instituzionala eta, azkenik, sentsibilizazio, prebentzio eta ikerketa.

Biktimentzako arreta

Eusko Jaurlaritzatik kudeatzen diren zerbitzuek eta errekurtsoek diziplina anitzeko arreta eta arreta osoa eskaintzea genero indarkeriaren edozein adierazpenen biktima diren emakumeei da ardatz honen helburua. Erantzun integralak modu bizi eta koordinatuan eskaintzea exijitzen du horrek, biktimek erantzun partzialak jasotzea ekiditeko.

Honako hauek dira ardatz honetako ekintzarik adierazgarrienak:

Eusko Jaurlaritzaren leihatila bakarraren eta biktimaren espediente bakarra kudeatzeko erreminta informatikoaren martxan jartzea eta inplementazioa.
Laguntza ekonomiko eta beste berme-neurri batzuekin erlazionatutako konpromisoa, biktimek erasoa gainditzeko eta biolentziarik gabeko bizitza bat bizi ahal izateko.
Biktima kolektibo batzuen (emakume etorkinak, osasun mentaleko edo droga arazoak dituztenak) zaurgarritasun bereziaren analisia.
Genero indarkeriaren edozein adierazpen jasaten duten emakumeen atentzioa eta babespena hobetzea segurtasun materian, kalitate-kudeaketa sistemen inplementazio eta indartzearen bidez.
Emakumeen kontrako biolentzia matxistari aurre egiteko ekimen legegile baten tramitazioa.

Koordinazio eta kooperazio instituzionala

Genero indarkeriaren kontrako borrokan parte hartzen duten erakunde eta instituzio guztien artean kolaborazio eta kooperazio egokia lortzea da bigarren ardatzaren xedea. Koordinazioa da formularik eraginkorrena errekurtsoen optimizazioa lortzeko. Gainera, genero indarkeriaren kontrako borrokan lan egiten duten pertsona profesional guztien kooperazio eta koordinazioa bultzatu nahi da, eraginkortasun maximoa garatzeko aurreikusitako mekanismoetan.

Ardatz honetan aurreikusitako ekintzen artean, etxeko tratu txar eta sexu erasoen biktimak diren emakumeen atentzioa hobetzeko II. Erakunde Arteko Akordioa eta horren Jarraipen Batzordea nagusitzen dira. Horiekin batera, sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren biktimentzako koordinazio eta atentzio protokoloa eta Emakumeen Kontrako Biolentzia Matxistaren Euskal Behatokiaren sorrera daude.

Sentsibilizazioa, prebentzioa eta ikerketa

Arazo larri honekiko giza ulermen handiago bat lortzea da hirugarren ardatzaren eginkizuna.

Emakumeen kontrako biolentzia laguntzen duten giza jarrera diskriminatzaileak prebenitzea eta ekiditea da aurreikusitako neurrien helburua. Arazo sozial hau borrokatzeko, funtsezkoa da bere benetako tamaina eta zergatiak ezagutzea; arrazoi horregatik, ezinbestekoa da gure Erkidegoko genero indarkeriari buruzko datu ziur eta fidagarriak izatea. Horrek esan nahi du aurrera eramango diren ikerketak lehen pausua izan behar direla arazo honi erantzuna emateko formula eraginkorrak aurkitzeko.

Gizartea sentsibilizatzeko behar honen paraleloan, funtsezko kolektibo eta giza agenteen (besteak beste, hezkuntza alorra) kontzientziazio eta sentsibilizazio neurriak hartzea aurreikusten da. Hezkuntzak funtsezko paper bat betetzen du arazo honen prebentzioan eta, horregatik, tolerantzia, errespetu eta berdintasun baloreak sustatzeko ekintzak garatu behar dira, emakumeen kontrako arazoak epe luzeko konponbidea baitu hezkuntza ez sexistaren bidez. Arazoa ikusteko datu estatistikoen transmisio eta difusiorako konpromisoa, herritarren sentsibilizaziorako kanpaina eta jardunaldien egintza edo gazteriari zuzendutako webgune baten martxan jartzea bezalako ekimenak nagusitzen dira ardatz honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan