Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 550.000 euroko diru-laguntza onartu du garapen jasangarrirako Euskadiko Ingurumen Estrategiaren barruan ekimenak egiten dituzten erakundetarako (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran 550.000 euroko dirulaguntza onartu du ingurumen boluntariotza proiektuak bultzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundentzat.

Horrela, Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, emandako aginduari bide ematen zaio. Laguntza horien helburua da irabazi asmorik gabeko erakundeei ematen zaien dirua erregulatzea eta horretara lotu ahal izango dira, 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31era arte, ingurumenaren alde egiteko boluntariotza, hezkuntza, informazio, parte-hartze, formazio eta sentsibilizazio ekimenak bultzatzen eta burutzen dituzten erakundeak eta garapen jasangarrirako Euskadiko ingurumen estrategiaren testuinguruarekin bat datozenak.

Onartu den 550.00 euroko diru-laguntza horrekin lurraldeko ingurumena edota bertako espezieak hobetzeko eragina izan dezaketen proiketuak lagunduko dira. Baita ere, ingurunearen informazioa bildu, zonalderen bati balioa eman, kudeaketa hobea egin edota bertako espezieren baten babeserako ezagutza ekarriko dutenak. Azkenik, hiritarrak inplikatu eta ingurumenaren alde lanean jarriko dituztenak edota ezagutzan, balorazioan, prebentzioan eta ingurumen arazoak ekiditzekotan sakontzen dutenak ere lagunduko dira diruz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan