Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodea onartu da nitratoek eragindako kutsadura jasateko arriskua ez duten guneetarako (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Dekretua, Nekazaritzako Praktika Onen Kodea onartzeko dena, nekazaritza-jardueran sortutako nitratoen kutsadura dela-eta, kaltebera izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko eremuetan aplikatzekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, nekazaritzako nitratoek eragindako uren kutsadura jasateko arriskua duten gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako Jardunbide Egokien Kodea ezartzen duen dekretua onartu du.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, horrela, onartu egiten du kasuan-kasuan gomendagarriak diren gehienezko nitrogeno-dosiak zehazten dituen kodea ezartzen duen dekretua. Dosi horiek laborantzan aplikatuta, ahalik eta produkziorik handiena lortzen da, eta ingurumeneko nitrogeno galerak minimizatzen dira.

Nekazaritzako nitratoek eragindako uren kutsadura jasateko arriskua duten gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetan kontrolatu egin beharko dira laborantzan aplikatzekoa den guztirako nitrogenoari dagozkion dosiak. Hori dela eta, kontuan izan beharko da zein ongarri-mota erabiliko den (minerala, organikoa edo biak), ongarri-mota bakoitzeko nitrogeno-kontzentrazioa eta nitrogeno horren erabilgarritasuna denboran zehar.

Nitrogenoa eraginkortasunez erabili eta aplikatuz, errentagarritasuna areagotu eta ingurumena babesten da; izan ere, murriztu egiten dira nitrato eta amonio galerak uretan, baita airera egindako amoniako eta oxido emisioak ere. Horretarako, zenbait faktore izan behar dira kontuan: lurrean dauden nitrogeno organikoaren kontzentrazioak, klimatologia, urterokotasuna, ongarriak egoki aplikatzea eta lurzoruaren nitrogeno organikoa behar bezala mantentzea.

Jardunbide egoki horiek gune eta labore hauetan aplikatuko dira: neguko zerealak, udaberriko garagarra, artaberdea, kontsumorako patata, hazitarako patata, erremolatxa, belardiak, mahastiak, fruta-arbolak, baratzeko laborantzak eta beste laborantza batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan