Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

260.000 euro bideratu dira EHU-ko Paisaiaren Nazioarteko Masterra bultzatzeko (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmena izenpetzea onartzeko dena, Paisaiaren Europako Itunari dagokionez hezkuntza-, zabalkunde- eta sentsibilizazio-jarduerak eta prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak burutzeko, Paisaiaren Planifikazioa eta Arkitektura Masterra martxan jarriz.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearekiko hitzarmena mantentzea onartu du, Paisaiaren Europako Hitzarmenari lotuta hezkuntza, dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerak egiteko, eta bereziki EHUren Arabako campusean Paisaiaren Plangintzaren eta Arkitekturaren Nazioarteko Masterra abian jarri eta garatzea bultzatzeko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio horrela EHUrekin hitzarmen bat sinatzeari, eta horri jarraiki, Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailak 260.000 euro bideratuko ditu helburu horrekin garatzen diren ekintzetara. Zenbateko hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, 2011 eta 2012ko aurrekontuen kontura, erdi eta erdi.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Gobernu Kontseiluak 2009ko uztailaren 21ean hartutako erabaki bidez, Paisaiaren Europako Hitzarmeneko printzipioei, arauei eta postulatuei atxiki zitzaien. Hitzarmen horrek, besteak beste, bi helburu nagusi hauek ditu: paisaien babesa, kudeaketa eta ordenazioa sustatzea eta esparru horretan Europako lankidetza antolatzea.

Orain, EHUrekin 2009ko abenduan izenpetutako hitzarmenean aurreikusitako ekintzak eginda, eta Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldiko egutegia betez egun idazten ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko Paisaiaren Lege-aurreproiektuarekin bat, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren inguruko hezkuntza, dibulgazio eta sentsibilizazio jarduerekin jarraitzea onartu da, eta bereziki Arabako campusean Paisaiaren Plangintzaren eta Arkitekturaren Nazioarteko Masterra abian jarri eta garatzeko ekintzak bultzatzea, Euskal Herriko Unibertsitatearen berezko master gisa.

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak izenpetuko dute hitzarmena, unibertsitatearen Gobernu Kontseiluari baitagokio azken buruan masterra onartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan