URAk Oria ibaiaren tarte batean eskuineko ibaiertza lehengoratu du Usurbilgo Aginagan

2020-10-26

URAk (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita) Oria ibaiaren eskuineko ibaiertz tarte bat lehengoratu du Aginaga herrian, Usurbilen (Gipuzkoa), Aginaga eta Urdaiaga lotzen dituen zubitik ibaian behera. 

Ibaiaren emariaren joanak Aginaga eta Urdaiaga lotzen dituen zubiaren ondoren lehengoratze-proiektuaren beharra sortu zen: ibaian behera dagoen ibai-tarte baten eskuineko ibarrean eragindako higaduraren eta ezegonkortasuna dela-eta.

 Horretarako, bioingeniaritzako teknika bat erabili da, gaztelaniaz Ribalta viva izenekoa: erriberari eusteko modu bat, ondoren landareztatzea ahalbidetzen duten material naturalak erabiliz. 

Lanok egiteko era honako hau izan da: lurzoru hareatsuak daudenez eta mareek mugitzen dituztenez, ibaiertza egonkortu egin da, Ø diametroko 25-30 cm-ko eta luzera aldakorreko (3,00-4,80 m) zurezko piloteen pantaila bat eraikiz, harkaitzarekin bat egin arte. 

Jarduketa honek zulo bat sortu du: lehenik, higadura arintzeko harriarekin bete da, eta, ondoren, adar eta enborrez osatutako egitura bat sortu da, non hesolak eta sahats-adar biziak gurutzatu diren. 

Lanon xedea izan da galeria-basoa egonkortzea eta itzala berriro sortzea, tokiko faunarentzako babesa sortzeko. Bidenabar, ibaiertza egonkortu, eta higadurari eusteko ahalmena handitzea lortu da. Izan ere, Usurbileko Oria ibaiaren ibai-tarte horrek higadura nabarmena pairatu izan du azken hamarkadetan, ibaiertzari dagokion galeria basoa erauzi izan baita.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du. 

Argazki gehiago: https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/albums/72157716578895631

7 iruzkin
  • @imanolgoe
    2020-10-30

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: 🆕🔹 URAk #Oria ibaiaren tarte batean eskuineko #ibaiertza lehengoratu du #Usurbil-go #Aginaga-n➡️https://t.co/VSFUEQkffb https:…

  • @usurbiludala
    2020-10-26

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: 🆕🔹 URAk #Oria ibaiaren tarte batean eskuineko #ibaiertza lehengoratu du #Usurbil-go #Aginaga-n➡️https://t.co/VSFUEQkffb https:…

  • @noaua
    2020-10-26

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: 🆕🔹 URAk #Oria ibaiaren tarte batean eskuineko #ibaiertza lehengoratu du #Usurbil-go #Aginaga-n➡️https://t.co/VSFUEQkffb https:…

  • @EkoGarapena
    2020-10-26

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: 🆕URA ha restaurado la #ribera derecha de un tramo del río #Oria a su paso por #Aginaga en #Usurbil➡️https://t.co/A686cYZAjo ht…

  • @EkoGarapena
    2020-10-26

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: 🆕🔹 URAk #Oria ibaiaren tarte batean eskuineko #ibaiertza lehengoratu du #Usurbil-go #Aginaga-n➡️https://t.co/VSFUEQkffb https:…

  • @arantxa_tapia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak