Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

ETSk Zorrotzaurren zubi bat eraikitzeko azterlanak eta proiektuak egingo ditu (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Bilbon Zorrotzaurre berroneratu behar dutela eta, zubi bat eraiki ahal izateko behar diren proiektu eta azterlan geoteknikoak egiteko lana Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena

Bilboko Zorrotzaurre auzoa berroneratu, eta Deustuko kanala irekitzen denean, Zorrotzaurre, irla bihurtuko da, eta hortaz, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du ETSri gomendiotan ematea, Zorrotzaurreko irlara eramango duen zubia eraikitzeko behar diren proiektu eta azterlan geoteknikoen ardura.

Deustua (IMQaren instalazio berrien parean) eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubi berri hori Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak iaz erdietsi zuten akordioaren ondorio da.

Bi aldeek erabaki dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak hartzea bere gain zubiaren proiektua egin, zuzendaritza kontratu eta obra egiteko lana.

Orain egin behar diren proiektuak eta azterlan geoteknikoak burutzeko 271.400 euro beharko dira, eta ETSk jarriko ditu bere baliabideetatik.

Zorrotzaurreko zubia eraikitzeko proiektua idazten den bitartean, besteak beste, alderdi hauek dimentsionatu, zehaztu eta garatu beharko dira:

Zubiaren tipologia.
Taularen sekzio tipoa, ibilgailu, txirrindu eta oinezkoentzako modukoa (hasiera batean, 26 m-ren bueltakoa)
Zubiaren eraikuntza, Zorrotzaurre auzoaren garapenarekin eta Deustuko bideen antolamendu eta bizimoduarekin bateragarri egiteko modua, integraziorako beharko diren faseak zehaztuta.
Lurpeko instalazioen integrazioa (ur-hornidura, gasa, zaborren bilketa neumatikoa, argindarraren eroanbideak, komunikazioak, etab.) zubiaren taularen barruan.
Nerbioi ibaiaren uren erregimenarekiko bateragarritasuna.
Integrazioa, hirian, bistara eta ingurumenean.

Deustuko kanala ireki, eta Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzeak, besteak beste, txikiago egingo du uholde-arriskua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan