Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Babespeko 143 Etxebizitza eraikiko ditu Sopelanan (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Sopelanako Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen duena etxebizitza babestuen sustapenerako Asu eta Bareño sektoreetan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Etxebizitza Sailak eta Sopelanako Udalak herri horretako Asu eta Bareño auzoetan babespeko 143 etxebizitza eraikitzeko adostu duten hitzarmenari.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak konpromisoa hartu du, aipatutako etxebizitzen urbanizazio eta eraikuntza obrak kontratatzeko eta osorik egiteko, Udalak lurrak Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dizkionetik gehienez ere 3 urteko epean.

Etxebizitza Sailak hainbat lurzati erosiko dizkio Sopelanako Udalari, eta ordainetan hainbat etxebizitza eta eranskin eta 324 milioi euro inguru emango dizkio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan