Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak 13 joko-aretotan eta bingo batean esku hartu du, eta 42 jokalari-postu zituzten 14 makinari eragiten zien baimendu gabeko interkonexio-sistema bat zigilatu du

2020-10-23

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriak, 23 

Ertzaintzak Jokoaren Ikuskapenaren arloan dituen eskumenen esparruan, Joko eta Ikuskizunen Unitateko kideek azkenaldian hauteman zuten joko-areto batzuetako makina batzuetan jarritako joko-sistema batek interkonexio-sistema baten ezaugarri guztiak zituela, eta ez zirudiela ez homologatuta zegoenik ez Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzaren baimena zuenik.

In situ dagozkion egiaztapenak egin ondoren, agenteek ikusi zuten sistemak ez zituela ustiatzen zuten bezala ustiatzeko bete behar zituen baldintzak betetzen, eta Jokoaren Erregelamenduaren aurkako falta oso larria izan zitekeela.

Makinak hiru lurralde historikoetako 13 joko-aretotan zeuden, honako herri hauetan: Bilbon, Basaurin, Getxon, Arrasaten, Irunen, Zarautzen, Galdakaon eta Durangon, eta Gasteizko bingo-areto batean; makina guztien artean interkonexio-sistema bat zuten.

Jasotako informazioan oinarrituta ezarri zen dispositiboaren baitan, aldi berean esku hartu zuten lokal guztietan joan den urriaren 21ean, eta hautemandako makina guztietako, hau da, 42 jokalari-postu zituzten 14 makinatako, interkonexio-sistema zigilatu zuten.

Ertzaintzako Joko eta Ikuskizunen Unitateak egunero ikuskatzen ditu joko eta apustuetako lokalak, ezarritako araudia betetzen duten egiaztatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak