Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Bilboko Metroaren 1. eta 2. Lineetako proiektuak eta obrak, eta Tranbia-Programa egin, jarraitu eta kontrolatzeko lanak ETSk egingo ditu (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Bilboko Hiri Trenbidearen 2011ko proiektu eta obren inguruko hainbat lan Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du ETSri ematea gomendiotan Bilboko metroko 1. eta 2. lineetako proiektuak eta obrak egin, jarraitu eta kontrolatzeko 2011an egin beharreko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak.

Egin beharreko lanak dagoeneko bukatuta dauden hainbat azterlan eta proiektu izango dituzte oinarri: metroa eraikitzeko plana, proiektu funtzionala, diseinu arkitektonikorako irizpideak, ingeniaritzako eraikuntza-proiektuak eta trazadura-proiektuak, geltokietako arkitektura-proiektuak eta ekipamendu elektromekanikoen proiektuak.

Lan hauetan sartzen dira Linea 1etan, Maidaganeko trenaren lurperatzea, Getxoko Ibarbengoa geltoki berria, Urdulizeko trenaren lurpeatzea eta Linea 2an, Aritz-Basauri eta Santurtzi-Kabiezes tarteak.

Gomendiotan emandako lanek 4,3 milioi euro inguru egingo dute.

2011ko tranbia programa

Gainera, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki du EAEko tranbia-programaren barruan 2011n egin beharrekoak egin, jarraitu eta kontrolatzeko jarduera materialak, teknikoak eta zerbitzuzkoak ere ETSri ematea gomendiotan, bereziki, Barakaldoko tranbiaren eta Leioa Unibertsitatea - Urbinaga tranbiaren proiektuak eta Bilboko tranbiaren II: fasea.

Gomendiotan emandako lanek 2,8 milioi euro inguru egingo dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan