
Lehendakariak alarma-egoera deklaratzeko eskaera egin du
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du Espainiako Gobernuko presidenteari Estatu guztian alarma-egoera deklaratzeko eskaera bidali diola eta, proposatu diola, horren agindua eta kudeaketa Autonomia Erkidegoetako presidenteen esku geratzea, beti ere Estatuarekin koordinatuta.
Lehendakariak azaldu duenez, erabaki honen arrazoiak honako hauek dira:
- Lehenik eta behin, pandemiaren hedapena eta azken egunotan gertatzen ari diren kasu positiboen areagotzea. Joera horrek datozen egunetan ere jarraituko duelakoan.
- Bigarrenik, Eusko Jaurlaritzak ikuspuntu juridikotik dituen mugak. Muga horiek atzoko Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoak berretsi zituen.
- Hirugarrenik, datozen aste hauetan ezinbestekoa izango da neurri berriak eta murritzaileak hartzen jarraitzea.
Era berean, argitu du egin duen eskaerak, osasun agintarien babesa izan duela, bai Osasun Saila-rena eta baita ere LABI-ren Batzorde Teknikoa-rena.
“Pandemiaren bilakaerari erantzun egokia eman behar diogu, euskal gizarte osoaren osasuna bermatzeko. Lehentasun honi erantzuteko hartu dugu gaur aurkezten dudan erabakia”, amaitu du.
-
2020-10-25
Comentario de Twitter:
#ActoOficial
#IncumpliendoConstituciónEspañola
#IkurriñaSinBanderaDeEspaña
https://t.co/VTVhpkxEmi https://t.co/5h4m0d9JPN -
2020-10-25
¿Por qué en este acto oficial se utilizó la bandera autonómica sin que estuviese junto a ella la bandera de España, si ello es contrario al artículo 4.2 de nuestra Constitución, https://app.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=1&fin=9&tipo=2#:~:text=Art%C3%ADculo%204&text=Los%20Estatutos%20podr%C3%A1n%20reconocer%20banderas,y%20en%20sus%20actos%20oficiales.?