Berriak Lehendakaritza
Eu

Onartu da Eusko Jaurlaritzak Gizarte Sareetan erabiliko duen nortasun ikurra (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, Eusko Jaurlaritza eta bere erakunde autonomiadunentzat sare sozialetan "Eusk" nortasun-ikur berezia onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak EUSK berariazko nortasun ikurra onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde autonomoek gizarte sareetan erabil dezaten.

Ikur berriak administrazioa gizarte sareetan argi identifikatzeko balioko du eta Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren arteko gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza erraztuko ditu horrela.

Ikur berria erabiltzeko moduak gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gidan zehaztu dira; duela gutxi aurkeztu da gida hori.

Herritarrekin berdinetik berdinera elkarrekintzan aritzeko modu berri bat dira gizarte-sareak, eta ohiko komunikabideen eskaintzaz gainera, aukera ematen diete Eusko Jaurlaritzako sailei, bitartekaririk gabe, komunikazioak, aurkezpenak, laguntzak, lehiaketak eta legeen zein egitasmoen aurreproiektuak argitaratzeko, bai eta berehalako berrelikadura lortzeko ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan