Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Ingelesa indartzeko klaseetako irakasleentzako aparteko saria (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Erabakia, funtzionario irakasleei ezohiko eskersaria emateko irizpideak zehazteko dena, 2010-2011 ikasturtean EAEko ikastetxe publikoetako DBHko 4. mailako ikasleei ingeleseko errefortzu-eskolak emateko programan parte hartzeagatik.

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, onartu du 2010-2011 ikasturtean egindako ikasketak indartzeko ingeleseko klaseen programan, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan DBHko 4.eko ikasleei zuzendua, parte hartzen duten funtzionario irakasleei aparteko saria emateko irizpideak finkatzen dituen akordioa.

2010-2011 ikasturtean egindako ikasketak indartzeko ingeleseko klaseen programan, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan DBHko 4.eko ikasleei zuzendua, parte hartzen duten funtzionario irakasleek, karrerakoek edo bitartekoek, aparteko sari bat jasoko dute, jarduera hori haien ohiko lanalditik at eta klaserik gabeko aldi batean egiteagatik. Sari hori behin bakarrik jasoko dute.

1.200 euro gordinekoa izango da egindako aparteko jarduerarengatik jaso beharreko zenbatekoa, jarduera horretan emandako 30 orduko, gutxienez, edo behar den zati proportzionala, benetan egindako orduengatik, oro har ezarritako gutxienezkoa gainditzen badute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan