Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Karmele Alzueta Saria (2011-06-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 07

Agindua, 2010-2011 ikasturterako Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen sarirako dei egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu du 2010/2011 ikasturteko hezkuntza berriztapenerako Karmele Alzueta Sarirako dei egiten duen agindua.

15.000 euroko kopurua duen sari honen helburua hezkuntza berriztapenerako proiektuak bultzatzea da, eta irakaskuntzako jardunetan kalitate handiagoa lortzen lagun dezaketen bideak sendotzea, bai ikasgelako eguneroko lanean, bai antolamenduari buruzko kontuetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen arteko koordinazio pedagogikoan.

Horrez gain, Ohorezko Aipamen bi ere eman litezke, kalitate handikotzat jotzen diren proiektu bakoitzari 1.500 eurorekin saritzeko asmoz. Lehenengoa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza mailentzat zuzenduta izango da eta bigarrena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide-hastapen eta Batxilergo mailentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan