Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako neurriak ezarri ditu, eta mugikortasuna are gehiago mugatu du 25 udalerritan

2020.eko urriak 22
  • Osasun Sailburuak bi agindu sinatuko ditu; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren sartuko dira indarrean
  • Lehen agindua: Euskadi osoan topaketak 6 pertsonetara mugatzea gomendatzen da, edukierak % 50 murriztuko dira eta ostalaritzak 00:00etan itxi beharko du, besteak beste
  • Bigarren agindua: Gipuzkoako 20 udalerritako eta Bizkaiko 5eko herritarrei gomendatzen zaie ez irtetzea. Ezingo dute taldeko kirolik egin, ostalaritzak 21:00etan itxi beharko du eta ezingo da barran kontsumitu, besteak beste
  • Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak herritarrei erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatzen die, neurriak bete ditzaten

Osasun Sailak, bihar, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bi agindu argitaratuko ditu; haietan, koronabirusaren hedapena gelditzeko neurriak jaso dira. Biak sartuko dira indarrean bihar bertan. Haietako batean, Euskadi osorako neurriak ezartzen dira, eta, bestean, 25 udalerritan jarri da arreta (5 Bizkaikoak eta 20 Gipuzkoakoak), eta are gehiago mugatzen da mugikortasuna udalerri horietan. Bi agindu horien bidez, euskal herritarren segurtasuna bermatu eta birusaren hedapena gelditu nahi da.

Neurri horiek Euskadiko Babes Zibilaren Planaren Aholku Kontseiluan adostu dira; Iñigo Urkullu Lehendakaria da bertako buru. Gotzone Sagardui Sailburuak agerraldia egin du bileraren ondoren, eta arauen edukia azaldu du.

Sailburuak, agerraldian, Euskadi Bizi Berri II planean aurreikusitako laugarren egoeran dagoela esan du, alegia, birusaren transmisio handiko egoeran. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurrean, Osasuneko sailburuak erantzukizun indibiduala eta kolektiboa eskatu die herritarrei egoera larri honetan.

LEHENENGO AGINDUA – EUSKADI OSORAKO NEURRIAK

Indarrean dagoen araudia (abuztuaren 19a) aldatu egin behar izan da, Euskadiko egoera epidemiologikoa eta asistentziala kontuan hartuta.

Zehazki, honako neurri berri hauek nabarmendu behar dira:

Pertsonen bilerak eta topaketak

  • Edozein talde edo bileratan gehienez ere sei pertsonak parte hartzea gomendatzen da.

Hil-beilak eta ehorzketak

  • Hil-beiletan, 30 pertsona batu ahalko dira, gehienez, aire zabaleko espazioetan, eta 6, espazio itxietan. Bertaratzen den pertsona-kopurua txikiagoa izanez gero, ezingo da baimendutako edukieraren % 50 gainditu.
  • Hildakoaren ehorzketan edo haren errausketarako agurrean, 30 pertsona egon ahalko dira, gehienez, betiere espazio irekian egiten bada. Espazio itxian eginez gero, gehienez 10 pertsona batu ahalko dira, eta, nolanahi ere, pertsonen arteko distantzia gorde beharko da.
  • Kasu guztietan erabili beharko da maskara.

Pertsonen topaketa gurtzarako espazioetan

  • % 50eko edukiera izango dute.
  • Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gorde beharko da.
  • Gehienezko edukiera ikusteko moduko lekuan argitaratu beharko da.

Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta sozietate gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak.

  • Barruko edukiera, gehienez: % 50.
  • Terrazetan kontsumi daiteke; bertako edukiera librea izango da.
  • Mahaien artean 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da.
  • Mahaiko, 6 pertsona egon ahalko dira, gehienez, bai barruan, bai kanpoan.
  • Kontsumitzeko, eserita egon beharko da.
  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da une oro, kontsumitzeko unean bertan izan ezik.
  • Beranduenez 00:00etan itxi beharko dute, bezeroak irtenarazteko prozesua barne.
  • Debekatuta dago txoko eta sozietate gastronomikoetan edozein jarduera egitea; itxita egon beharko dute.

Kultura, kirol eta gizarte-jarduerak

  • Barnealdea: % 50eko edukiera, gehienez, eta 400 pertsona, gehienez.
  • Kanpoaldean: % 50eko edukiera, gehienez, eta 600 pertsona, gehienez.

Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak

  • Kirol-instalazioetan, edukiera % 50ekoa izango da.
  • Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez % 50eko eta gehienez 400 pertsonako edukierarekin; eta aire zabalean, gehienez % 50eko edukierarekin eta gehienez 600 pertsonako edukierarekin.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Jarduera fisikoa aire zabalean

  • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsonatik beherako taldeetan egin ahal izango da, banaka edo taldeka.

Eskola-kirola

Eskola-kirolean (eskolaz kanpoko ordutegian), 2007an eta ondorengoetan jaiotako ikasleek parte hartzeko gaitasuna eten egiten da.

Gogorarazi behar da honako neurriek, besteak beste, indarrean jarraitzen dutela:

  • Gaueko aisia: erabat itxiko dira diskotekak, dantza-aretoak, pub-ak eta Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua arautzen duen Dekretuaren (otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua) III. eta IV. taldeetan sailkatzen diren establezimendu guztiak.
  • Garraio publikoa: 01:00etan amaituko da.
  • Debekatuta daude jarduera-mota guztiak lonjetan eta antzeko beste edozein lokaletan.
  • Tabakoa eta antzekoak: debekatuta dago espazio publikoetan erretzea, baldin eta erretzaileak bermatu ezin badu pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia gordeko duela. Maskara kea hartzeko eta botatzeko baino ez da kenduko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Debekatuta dago “botiloia” egitea.

BIGARREN AGINDUA: EGOERA EPIDEMIOLOGIKO LARRIA DUTEN HERRIENTZAKO NEURRIAK

Neurri horiek udalerri hauei eragingo diete:

Bizkaian: Abadiño, Durango, Elorrio, Ermua eta Lekeitio.

Gipuzkoan: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga.

Gomendio orokorrak:

  • Herrietatik ez sartu eta haietatik ez irten, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateagatik gertatzen diren joan-etorrietarako izan ezik, bai eta lan-arrazoiengatik, ikasketengatik, ohiko bizilekura itzultzeagatik, mendekoak diren pertsonei eta hiriei laguntzeagatik edo ezinbesteko kausagatik egiten diren joan-etorrietarako izan ezik.
  • Gizarte-topaketak elkarbizitzako talde egonkorrera mugatuko dira.
  • Bertan behera utzi edo atzeratu beharko da ezinbestekoa ez den edozein familia- edo gizarte-jarduera
  • Ahal den neurrian, barnealdeko espazioetako gizarte-topaketak bizikidetzako talde egonkorrera murriztu beharko dira.

Neurri orokorrak

  • Bertan behera utziko da taldeko edozein kirol-jarduera, bai instalazio itxietan, bai irekietan.
  • Kirola bakarka baino ezingo da egin.
  • Haur-parkeen, parke publikoen eta terrazen erabilera debekatzen da, 21:00etatik 08:00etara, pertsonak igarotzeko izan ezik.
  • Debekatuta dago 21:00ak eta 08:00ak bitartean alkohola saltzea merkataritza-establezimenduetan.
  • Merkataritza-establezimenduek, elikadura-establezimenduek, farmaziek eta erregaien zerbitzuguneek izan ezik, 21: 00etan itxi beharko dute.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak

  • Debekatuta dago barran kontsumitzea. Eserita eta mahaian kontsumituko da.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuentzat 21: 00etan ixteko muga ezartzen da. Ordu horretatik aurrera, lokala itxita egon beharko da, jenderik gabe, eta ezingo da berriz ireki 06: 00ak baino lehen.
  • Debekatuta dago zutik egin beharreko edozein jatetxe-jarduera, besteak beste koktelak edo antzekoak.
11 iruzkin
  • 2020.eko urriak 26

    En el artículo 13, apartado 1 del ANEXO MEDIDAS DE PREVENCIÓN, aprobado mediante ORDEN de 22 de octubre de 2020, de la Consejera de Salud, por la que se adoptan medidas específicas de prevención, de carácter extraordinario en la Comunidad Autónoma de Euskadi, como consecuencia de la evolución de la situación epidemiológica derivada del COVID-19 se establece lo siguiente:
    "13. Instalaciones deportivas y celebración de competiciones, eventos y espectáculos deportivos.
    En las instalaciones deportivas, el aforo máximo permitido será del 50 por ciento de su capacidad autorizada. Se permite la utilización de los vestuarios y zonas de duchas, respetando las normas de protección y la distancia física interpersonal mínima de 1,5 metros. En las clases que se impartan de forma grupal, el número máximo de participantes será de 6 personas por grupo, respetándose en el espacio que se impartan el aforo máximo establecido en este punto."
    Se solicita aclaración a fin de conocer a qué ser refiere "en las clases que se impartan de forma grupal, el número máximo de participantes será de 6 personas por grupo, respetándose en el espacio que se impartan el aforo máximo establecido en este punto".
    ¿Están incluidas las clases de natación, body pumb, spinning, yoga, pilates, cross-fit, body-combat y otras que se pueden impartir tanto en un polideportivo o centro cívico municipal como en cualquier gimnasio o club deportivo privado?
    En el extracto que figura más arriba se refiere exclusivamente al aforo, sin hacer referencia al número 6 como máximo de las clases grupales.
    Por favor, aclaren este punto.
    Eskerrik asko!

  • @EBETWORLDTRAVEL
    2020.eko urriak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Ayto_SS: 😷 COVID: El Gobierno Vasco establece medidas para toda Euskadi: https://t.co/KxakzZsOja https://t.co/pd6Ot46lOV

  • 2020.eko urriak 23

    Actividad física al aire libre

    Podrá realizarse de manera individual o colectiva sin contacto físico y en grupos que no superen las 6 personas

    Me parece muy lamentable e irresponsable que permitan hacer esta actividad fisica camuflada de pseudo-deporte y sin mascarilla pasando a distancia cero de toda la gente que pasea con las medidas de seguridad correctas en sitios como las riveras de la ría de Bilbao. Exalando como un spray su respiración e insisto que A DISTANCIA CERO del resto de personas. Tampoco veo que digan nada de quien fuma andando o parado ( me da igual ) y con el convencimiento de que no tienen que tener la mascarilla. Igual los que van comiendo, bebiendo, hablando por teléfono o con la mascarilla mal colocada. Todo ello incluso en presencia de la policia que parece no hacer nada al respecto. COMO NO VA A HABER CONTAGIOS.
    En este nuevo comunicado veo mucha palabrereía políticamente correcta pero muy poca sustancía. La gente seguirá haciendo lo que les da la gana porque nadie se lo va a impedir.

  • @cafguial
    2020.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Ayto_SS: 😷 COVID: El Gobierno Vasco establece medidas para toda Euskadi: https://t.co/KxakzZsOja https://t.co/pd6Ot46lOV

  • @gsanchezberra
    2020.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Ayto_SS: 😷 COVID: El Gobierno Vasco establece medidas para toda Euskadi: https://t.co/KxakzZsOja https://t.co/pd6Ot46lOV

  • @Madredemis2hijo
    2020.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Ayto_SS: 😷 COVID: El Gobierno Vasco establece medidas para toda Euskadi: https://t.co/KxakzZsOja https://t.co/pd6Ot46lOV

  • @Ayto_SS
    2020.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    😷 COVID: El Gobierno Vasco establece medidas para toda Euskadi: https://t.co/KxakzZsOja https://t.co/pd6Ot46lOV

  • @DonostiakoUdala
    2020.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    😷 COVID: Eusko Jaurlaritzak Euskadi osorako neurriak ezarri ditu: https://t.co/OLpvuvpvX9 https://t.co/2inE8In5FF

  • 2020.eko urriak 23

    Me gustaría saber que se considera "ACTIVIDAD DEPORTIVA EN GRUPO". Se refiere a los deportes de equipo o a toda actividad que se realice en grupo (publico, privada)... tales como: Pilates, Spining, Yoga, Zumba... ir al gimnasio (a una hora concreta con más gente... eso es un gryupo). Si tengo un recinto de 100m2, solo puede entrar una persona o a partir de 2/3 metros de separación mientras la actividad se realice en solitario se considera actividad individual?

    No sería más fácil, poner: "Se prohíbe los deportes Federados / No Federados y la práctica del Deporte Escolar (por las competiciones en Guipuzcoana ya estaban prohibidas)". Lo de la "ACTIVIDAD FÍSICA EN GRUPO" complica su comprensión y abre una abanico inmenso de interpretaciones.

    Por favor, aclaren este punto.
    Gracias.

  • 2020.eko urriak 23

    y servicio a domicilio(comida para llevar a casa ) tambien tiene que cerrar a la 21?

  • 2020.eko urriak 23

    y servicio a domicilio(comida para llevar a casa ) tambien tiene que cerrar a la 21?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak