Berriak Segurtasuna
qrcode

“La Vuelta”ren Gasteiz – Uribarri Gaubea etapak, zazpigarrenak, eragina izango du Arabako trafikoan

2020-10-25

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriak 25

Gasteiz eta Uribarri Gaubea artean asteartean egingo den “La Vuelta”ren zazpigarren etaparen (159 km) ondorioz Araban ezarriko den segurtasun eta laguntza dispositiboa Ertzaintzako 220 agentek osatuko dute, eta eragindako herrietako udaltzaingoekin lankidetza estuan jardungo dute. Kasu honetan “La Vuelta” osasun-larrialdiaren ondorioz ezarritako salbuespenezko neurrien eraginpean egongo da, eta, arrazoi horrengatik, herritarrei dei egiten zaie Urduñako mendateko igoerara eta Uribarri Gaubean jarriko den helmugara ez joateko.

Eraginak trafikoan:
(Vitoria-Gasteiz, Landa, Gopegi, Murgia, Urduña, Espejo, Añana, Subilla-Morillas, Izarra, Uribarri Gaubea)

• Irteera Gasteizen izango da 13:00etan, Mendizabalan. Ibilbide neutralizatua hiriburuko ingurabidean. Duranatik irtengo da.
• Ez da trafiko-arazo esanguratsurik aurreikusten, Murgia inguruan, Altubeko gainean, izan ezik.
• Urduñako igoera bi aldeetatik itxiko da ibilgailuen eta pertsonen trafikoarentzat 08:30etik aurrera, eta ez da irekiko lasterketa bigarren bueltan igaro arte.
• Gaubeako helmuga ingurua ere itxita egongo da publikorik izan ez dadin.

Murrizketak


• Urriaren 27an, mugatu egingo da Urduñarako igoera bi aldeetatik, goizeko 08:30etik aurrera.
• Era berean, itxita egongo da helmugako bidea Gaubean.

Gomendioak:

Segurtasun Sailak herritarrei dei egiten die:

• EZ joateko Urduñako mendatera eta Gaubeako helmugara.
• Ahal dela, ez igarotzeko txirrindulari-probak eragindako lekuetatik.
• Ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko.

Nahitaez zirkulatu behar izanez gero, ordezko bideak erabiltzea, aurretik ibiltzea, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aginduak jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen da. Errepideei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke: 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.eus webgunean, twitterreko @TrafikoaEJGV kontuan eta TrafikoaEJGV APPn.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)