Berriak Osasuna

Infromazio oharra Urnieta

2020-10-21

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

  

ZEINEK?

Urnietako osasun-eremuko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Urnietako Pilotaleku Munizipalean jarriko da, bihartik, osteguna, urriak 22, larunbatera arte, urriak 24ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Ostegun eta ostiralean: 15:00-19:30

Ostiralean: 08:30-14:00 (Salesianoetako ikasleak)

Larunbatean: goizez (behar izanez gero)

 

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Ordiziko Osasun Zentroan: 943 00 66 80

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

Hitzorduak bihartik, osteguna, 08:00etatik aurrera hasiko dira ematen.

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

15:30ean erantzungo zaie hedabideei.

 

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT

KoronabiruserakoPCRaren lagina hartu ondoren, honako hau egin beharko duzu:

 

 

  • PCRaren emaitza jakin arte, komenigarria da gizarte-harremaneko jarduerarik ez egitea, eta maskara erabiltzeari eta segurtasun-distantzia mantentzeari arreta jartzea.

 

  • Egindako probaren emaitzak 72 ordutik beherako epean jasoko dituzu, SMS bidez, positiboa zein negatiboa izan (horretarako, zita ematean, telefono mugikorraren zenbakia utzi behar duzu).

 

Positiboa bada, telefonoz ere deituko zaizu.

 

  • PCRa egiteko 72 orduko epea igarota emaitzarik jasotzen ez baduzu, zure osasunzentroko telefonora deitu beharko duzu.

 

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko esta osasun-zentroa deitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan