Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Funtzio Publikoak parte hartzen du Herri-Administrazioko Giza Baliabideen Kudeaketari buruzko Nazioarteko VII. Kongresuan

2011.eko ekainak 08

Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordeak eta zuzendariak parte hartzen dute gaurtik ostiralera arte Gasteizen izango den Herri-Administrazioko Giza Baliabideen Kudeaketari buruzko Nazioarteko VII. Kongresuan. Parte hartuko duen lehena Marisa Cuesta izango da. Hau, gaur arratsaldean (16.30) Europa Jauregian, bi saioen moderatzailea izango da. Saioen gaiak, arlo funtzionalen balidazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, batetik, eta, bestetik, kudeaketaren optimizazioa Eusko Jaurlaritzan izango dira. Bihar (11.30), eta toki berean, Juan Carlos Ramos izango da erreforma integrala kudeaketa publikoak dituen arazoei hobeto erantzuteko izeneko gaiari buruzko saioaren moderatzailea. Horretan, Administrazio Publikoetako ministro ohia den Jordi Sevilla izango da hitz egingo duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan