Berriak Segurtasuna

Sos Deiak zerbitzuak haizeagatik aktibatutako alerta laranjarekin erlazionatutako 1.044 jarduketa kudeatu ditu atzoko 15:00etatik gaurko 06:00etara

2020-10-21

 Vitoria-Gasteiz, 2020ko, urriak 21

  •  Gipuzkoan izan dira arazo gehien (526), eta ondoren Bizkaian (357) eta Araban (161)
  •  Jarduketarik gehienak kalean eroritako zuhaitzekin eta haizeak mugitutako edo iraulitako edukiontziekin erlazionatuta zeuden 

SOS Deiak – Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak Segurtasun Sailak aktibatutako alerta laranjarekin erlazionatutako 1.044 jarduketa kudeatu ditu atzo astearteko 15:00etatik gaur asteazkeneko 06:00etara. Gorabeherarik gehienek kalean eroritako zuhaitzekin eta haizeak mugitutako edukiontziekin zuten zerikusia, eta Gipuzkoa izan da arazo gehien izan dituen lurraldea (526), eta ondoren Bizkaia (357) eta Araba (161).

Gorabeherarik gehienak (689) atzoko 15:00etatik gaurko 00:00etara gertatu dira. Une horretatik aurrera, jarduketak gutxitzen joan dira pixkanaka. 

 

ORDU TARTEA

LURRALDEA

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

 

15:00 - 23:00

125

205

204

534

23:00 - 0:00:00

13

40

102

155

0:00 - 1:00:00

9

30

48

87

01:00 - 2:00:00

1

21

40

62

02:00 - 3:00:00

5

21

27

53

03:00- 4:00:00

3

11

35

49

04:00 - 5:00:00

2

13

24

39

05:00 - 6:00:00

3

16

46

65

 

GUZTIRA

161

357

526

 

1.044

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak