Berriak Lehendakaritza
Eu

EcoEuskadi 2020k Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehenengo zirriborroa aurkeztu du

2011.eko ekainak 07

Euskadik dagoeneko badu 2020rako Garapen Jasangarrirako Estrategiaren zirriborroa. Bertan, garapen jasangarriagoa lortzeko jarraitu behar den bidea jaso da. Zirriborroa lantzeko prozesuan 4.000 gizarte-, enpresa- eta instituzio-eragilek baino gehiagok esku hartu dute, baita herritarrek ere.

Lehenengo zirriborro honetan jaso da etorkizuneko Euskadiren inguruko ikuspegia. Horrez gain, hori erdiesteko sustatu beharko diren jarduera-lerroak eta helburu estrategikoak zehazten dira bertan. Etorkizunerako ezinbestekoa da herrialde-proiektua garapen jasangarriaren abangoardian oinarritzea.

Zehaztu diren helburu estrategikoetako batzuk honakoak dira: Euskadi ekonomia berritzaile, lehiakor, ekoefiziente eta ireki gisa posizionatzea; babes sozialeko sistemak indartzea; baliabide naturalak eta biodibertsitatea babestea; jatorri fosileko energiekiko menpekotasuna murriztea; milurtekoko helburuak erdiesten laguntzea...

Jarduera-ildoei dagokienez, honakoak gailentzen dira besteak beste: enpresen nazioartekotzerako babesa, enplegu politika aktibo espezifikoak sustatzea eta energia berriztagarriak sortu eta erabiltzea bultzatzea.

Euskadiko 2020rako Garapen Jasangarrirako Estrategia ekainaren bukaeran, estrategia lantzeko sortu diren batzordeekin kontrastatu ondoren, behin betiko onetsiko dela aurreikusten da.

EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia.

EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia 2009ko ekainaren 5eko “Urdaibairen Adierazpen”etik jaio zen. Bertan, Patxi López lehendakariak Euskadirako garapen-eredu berri bat sustatzeko asmo sendoa agertu zuen.

EcoEuskadi 2020 honako hauekin bat etorriz garatu da: Europa 2020 Estrategia, hiru Lurralde Historikoetarako jasangarritasun-estrategiak, Bizkaia 21 2011-2016 Programa, Gipuzkoa 2020-2030 Estrategia eta Arabako lurraldeko Garapen Jasangarritako 2011-Plan Estrategikoa 2015, baita Tokiko Agenda 21en bidez Euskadiko udalerrietan martxan jarri diren jasangarritasun-programak ere.

Estrategia landu den bitartean, herritar guztiei eta hainbat eragileri irekitako parte-hartze prozesu bat artikulatu da.  Osotara, 400dik gora unibertsitate-ikaslek, LHko 850ek, ikastetxeetako 460 ikaslek eta 1.700 instituzio-, gizarte- eta enpresa-eragile inguruk aurkeztu dituzte beren hausnarketak.

Estrategiaren zirriborroa hemen kontsulta daiteke: www.ecoeuskadi2020.net, baita egin diren parte-hartze prozesuekin lotutako hausnarketen ondoriozko hainbat txosten ere.

2 iruzkin
  • @ingurumena
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    EcoEuskadi 2020 presenta el borrador de la futura Estrategia de Desarrollo Sostenible http://t.co/Jhtpu4i

  • @ingurumena
    2011.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    EcoEuskadi 2020k Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lehenengo zirriborroa aurkeztu du http://t.co/5zRvE0p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko