Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Lara Vettorazzi-k patronatuaren aldaketaren problematikari buruz hitz egin du Fundazioei buruzko Ikastaroan

2011.eko ekainak 06

Gaur goizean egin da Artium Museoan Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatzen duen Fundazioei buruzko Ikastaroaren seigarren saioa, pasa den apirilaren 11n bertan behera geratu zena. Oraingo honetan, Cuatrecasas, Gonçalves Pereira bulegoko Lara Vettorazzi izan da hitzaldia eman duena. Bulego honek arreta berezia jarri dio fundazioen arloari. Gaur egun Eusko Jaurlaritzako solaskide nagusietako bat bihurtu da fundazio kopuru handi bati alderdi juridikoei buruz ordezkatu eta aholkua eman baitio.

Abokatuak garrantzia handia duen arazo bati buruz duen ikuspegia azaldu du, hau da, fundazioen patronatuaren aldaketa; askotan, estatutuen xedapen konplexuak amankomunean ipini nahi dira eta praktikan aplikatu ere. Adituak hainbat gairi buruz aritu da, hala nola, patronatuen erregularizazioa segidako traktua ez dagoen kasuetan, patronatuak partzialki berritzea eta karguen izendapena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko