Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko eztabaidari Legebiltzarrean (Gobernu Bilera 2020-10-20)

2020-10-20

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur PP-Ciudadanos legebiltzar taldeak Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzeari.

Jaurlaritzak lege-proposamenaren tramitazioa aintzakotzat hartzearen alde egiten du, uste baitu ekimenari buruzko eztabaida eta aldaketa oro Eusko Legebiltzarrari dagokiola, hala bere erregimenari buruz nola funtzionamenduari buruz. Izan ere, Legebiltzarretik zuzenean eratortzen den erakundea da Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Halaber, Jaurlaritzak euskal sektore publikoaren ekonomia eta finantza jarduera kontrolatu eta fiskalizatzeko legegintza errespetatzen duela adierazi nahi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko