Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak 2020ko aurrekontua aldatzea proposatu du, defizit-maila berrira (% 2,6) eta zorpetzeko gaitasun berrira ( % 16,3) egokitzeko

2020-10-20

 Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak jakitera eman duenez, Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Eusko Jaurlaritzaren zorpetze-ahalmena handitzeko aukerari,  EAEren 2020ko aurrekontu orokorretan ezarritako zorpetze-gaitasuna aldatzea ahalbidetuko duen lege-aurreproiektuaren onarpenaren bidez, hain zuzen; 2020ko aurrekontua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren defizit- eta zor-helburu berrietara egokitzeko helburuarekin. Orain % 2,6 eta BPGren % 16,3 dira. Zupiriak azpimarratu du, une honetan, koherentziaz jokatu behar dela osasun- eta ekonomia-krisiak sortutako egoera berriarekin, gastu gehiagoko eta diru-sarrera gutxiagoko egoera horri aurre egiteko eta, horrela, euskal ekonomiaren susperraldia eta dinamizazioa bultzatu ahal izateko.

Bingen Zupiria sailburuak azaldu duenez, egonkortasun-helburu berriak 1.726 m/€-ko finantzaketa-beharra ahalbidetzen du, baina, egia da, konpentsatu beharreko superabitak eta finantza-eragiketak zenbatuta, zorpetze-muga handitzea 1.546 m/€-ra irits daitekeela. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoaren finantza- eta kaudimen-egoera zein den ikusita, zorpetze-eragiketen kargurako finantzaketa handiago hori, eta, horren ondorioz, epe luzeko zorra handitzea, onargarria dela esan du.

Hezkuntza arloari dagokionez, Bozeramaileak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak ikerkuntza zientifikoari eta teknologia aurreratuei lotuak bi proposamen onatu dituela gaur. Ade batetik, argi berdea eman dio Materials Physics Center ikerketa-zentroari bideratutako 180.000 euroko subentzioari, ikerkuntza kuantikoaren arloan egiten ari diren lana bultzatzeko; eta, bestetik, onatu du miloi bat euroko diru-kopurua Lanbide-Heziketako itunpeko zentro pribatuentzat bideratzea, 4.0 eremuko teknologietarako, makineria eta ekipamendu aurreratua erosteko edo errentan hartzeko aukera izan dezaten.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak