Berriak Osasuna

Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu du

2020.eko urriak 19

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrolerako programaren koordinatzaileak prentsaurrekoan aztertu du Euskadiko egoera epidemiologikoa. Garitanok iragarri duenez, pandemiak izaten ari duen bilakaera dela eta, selektiboki baheketak egingo dituzte Ordizian eta Durangon.

Era berean, orain arte egindako hiru baheketen emaitzak jakinarazi ditu:


Azpeitian 2.297 emaitza jaso dira; hauen artean, 32 positibo. Hau da, egindako proben % 1,39 positiboak izan dira.

Sansomendin 2.497 probetatik 28 emaitza positibo izan dira, guztien % 1,12.

Azkoitian, azkenik, 3.077 proba egin dira, eta 35 kasu positibo detektatu dira; hau da, kasu guztien % 1,13.


Azkenik, larunbata eta igandea bitartean 102 antigeno test egin dituztela eta 11 kasu positibo atzeman dituztela jakinarazi du programaren koordinatzaileak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Garitano, Osasun Saileko Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailea