Eusko Jaurlaritzak neurri berriak hartu ditu mugikortasuna murrizteko eta Covid-19ren hedapena geldiarazteko

2020.eko urriak 17

Osasuneko sailburua: “goranzko joera aldatzea bakoitzaren esku dago; gure esku dago”

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela egin dakoronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko onartu zen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bilera. Gaurko bileran adierazi da Euskadi Biziberri II Planean aurreikusitako laugarren agertokian dagoela, eta Eusko Jaurlaritzak, beraz, erabaki du pertsonen mugikortasuna mugatzeko neurriak aldatzea euren segurtasuna bermatzeko eta birusaren hedapenari eusteko.

Proposatutako neurriak jende pilatzeak gehiago mugatzera, aforoak jaistera, ostalaritzako ordutegiak murriztera, parke eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak erabiltzeko ordutegiak mugatzera eta kirol-lehiaketa ez-federatuak bertan behera uztera bideratuta daude. Neurri horiek guztiak Osasuneko sailburuak sinatuko duen eta EHAAn datozen egunotan argitaratuko den agindu batean zehaztuko dira, aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsita. Horixe eman du jakitera Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik, organo honek gaur eguerdian egin duen bileraren ostean.

EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA

Osasuneko sailburuak Biziberri II Planean ezarritako hiru adierazletan oinarrituta aztertu du egoera epidemiologikoa eta asistentziala: hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa, kutsakortasun indizea eta ZIUetan okupatutako ohe kopurua.

- Euskadin metatutako intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 300etik gorakoa da (323,81ekoa).
- Kutsakortasun indizeari dagokionez, batetik gorakoa da (1.27).
- Koronabirusak osasun-sistemako esparru sanitarioan duen eraginari dagokionez, une hauetan 50 pertsona baino gehiago daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan COVIDekin.Kontuan izan behar da Euskadik 620 ohe ere izan ditzakeela.

NEURRIAK

LABIren gaurko bileran hartu diren eta indarrean dagoen araudia aldatzea ekarriko duten neurriak, hauek dira:

- Talde bilerak 10 pertsonakoak izatetik 6 pertsonakoak izatera pasatu dira.
- Aforoak % 50era murriztu dira jarduera-eremu guztietan: ostalaritzan (terrazetan izan ezik), kultura ekitaldietan, zeremonia erlijiosoetan…
- Jende asko elkartzen den ekitaldiei dagokienez, 400 pertsonako muga ezarri dute eremu itxietan eta 600ekoa irekietan.
- Ostalaritzako establezimenduak 24:00etan itxi beharko dira. Txoko eta elkarte gastronomikoetako jarduera debekatu da.
- Parkeak eta lorategiak eta haurrentzako jolas-parkeak ezingo dira 23:00etatik aurrera erabili.
- Bertan behera geratu dira kirol-lehiaketa ez-federatuak
 
PREBENTZIOA INDARTZEA
 
- Zaintza eta kontaktuen miaketa indartuko da 45 pertsona kontratatuta. Horrek esan nahi du une hauetan sarea 375k pertsonak osatzen dutela, eta sarea zabaltzeko aukera aztertzen ari direla.
- Kasu positiboen isolatze-denbora 10 egunera murriztu da, sintomak agertzen direnetik edo ospitaleratuta egon diren pazienteen kasuan ospitaleko alta ematen dietenetik (lehen 14 egunekoa zen egoitzetan eta ospitaleratuetan) hasita, baldin eta gutxienez 3 egun egon badira sintomarik gabe.
- Eta kontaktuen berrogeialdia 10 egunera jaitsi da, gaixotasunen prebentziorako eta kontrolerako Europako zentroaren gomendioei jarraituz.

Bileran izan dira lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka;Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garmendia; Osasuneko sailburu Gotzone Sagardui; Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratz; Osasuneko sailburuorde Iñaki Berraondo; Osakidetzako zuzendari nagusi Juan Diego; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementería diputatu nagusiak; hiru hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran, Eudeleko lehendakaria ere badena, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Gobernuaren Euskadiko ordezkaria, Denis Itxaso.

10 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 21 ordu

    No me parece lógico que en todos los ámbitos se establezcan unas restricciones de aforo y se busque respetar las distancias, pero en el transporte público los usuarios puedan ir como sardinas en lata.
    Cuando se plantea queja ante los responsables de las líneas, dicen que Sanidad no ha establecido ninguna limitación de aforo y que todo es correcto.
    La limitación de aforo en transporte público debe ir acompañada de la disposición de más unidades de ese transporte, para evitar su colapso.

  • Orain dela 2 egun

    Si el protocolo es cuando sale un posivo en un alua, es hacer cuarentena. Porqué no se hace y solo al de la derecha,izquierda,al dealante y detrás, se les hace cuarenta. Si en la clase hay 25,y cuando salen al patio estan en un cuadrado esos 25 niñ@s. No se entiende que clase de protocolos son esos .

  • Orain dela 2 egun

    Esto y nada es lo mismo Qué pasa con los colegios en las que hay aulas con más de 25 alumnos? Han ido al metro, al bus...? Van por las calles caminando en las cuales no se guarda la distancia? Pasan por los diferentes negocios en los que no se cumplen las medidas de seguridad ni los protocolos?

  • Orain dela 3 egun

    Una pregunta, que pasa que los trabajadores que no pueden guardar distancias en sus trabajo.piensan hacer algo?Porque en el gobierno vasco han puesto mamparas y en el programa de ETB se separan con mamparas a los tertulianos y no en en los colegios dónde hay 25 o mas por aula.los cinco lavados de manos en algunos colegios no se cumplen. USTED COMO MÉDICA, debe saber que el gel hydroalclcholico está causando problemasen las manos de lis niños?.Aqui no debe haber ciudadanis de primera y de segunda,que las medidas sean a todos por igual

  • Orain dela 3 egun

    Éstas mediadas son muy laxas,total mas de lo mismo que habia. Cerrar una hora antes bares es lo mismo que no hacer nada ,si se cierra una hora antes es que hay menos contagios?. Que pasa con los contagios en los colegios?. Que colegios sale un positivo y no se haga cuarentena .En el transportes no se ha recortado el públicos no solo es la mascarilla sino no la distancia. Asi no me extraña que subamos ,lo dice usted que vamos al alza.Para hacer lo que han hecho no hacia falta esa reunión. Copien de otras comunidades y paises.Han visto la calle Ledesma?

  • @mariaherranz65
    Orain dela 3 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @StopRuidoZgz: Euskadi, nuevas medidas frente covid-19
    Cierre hostelería a las 00:00 horas
    ℹ👇😷🚭🔇😷👇ℹ
    https://t.co/UWIBel6mZ2

  • @AntonioPerezGr6
    Orain dela 3 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @StopRuidoZgz: Euskadi, nuevas medidas frente covid-19
    Cierre hostelería a las 00:00 horas
    ℹ👇😷🚭🔇😷👇ℹ
    https://t.co/UWIBel6mZ2

  • @StopRuidoZgz
    Orain dela 3 egun

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, nuevas medidas frente covid-19
    Cierre hostelería a las 00:00 horas
    ℹ👇😷🚭🔇😷👇ℹ
    https://t.co/UWIBel6mZ2

  • @MikelZamakona
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irekia https://t.co/vA7HvsKlKN

  • @GARA_jiturria
    Orain dela 4 egun

    Comentario de Twitter:
    @trineo04 La limitación horaria para el cierre de la hostelería se adelanta a las 24:00h. Textual https://t.co/46wOSmetOQ

Ekitaldiko kargudunak