Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak mugikortasun iraunkorrarekiko konpromisoa agertu du, eta iragarri du potentzia handiko sarea hirukoiztu egingo dutela, Euskadin elektrizitatea kargatzeko 100 puntu lortu arte

2020-10-19
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera, Antoñanako ibilgailuentzako birkarga elektriko azkarreko gunea bisitatu du; eta, bertan, mugikortasun iraunkorraren aldeko konpromisoa azaldu du.

Lehendakariak garraio berdea etorkizuneko ekonomia berdearen parte dela azpimarratu du; Euskadi berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa izateko Jaurlaritzaren Estrategian lehentasuna da hau. "Helburu horietan aurrera egitea Antoñanaren, Arabaren eta Euskadiren orainerako eta etorkizunerako ongizatean eta bizi-kalitatean aurrera egitea da", adierazi du.

Bere hitzaldian, Lehendakariak azpimarratu du instalazio berri hau hazkundea eta jasangarritasuna, garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa, batzen jarraitzen laguntzen duen inbertsioa dela. "Instalazio berri hau urrats berri bat da legegintzaldi honetan egiteko prest gauden bidean", adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritzak potentzia handiko sarea hirukoiztu egingo duela iragarri du, Euskadin elektrizitatea kargatzeko 100 puntu lortu arte. "Azpiegituren korridore iberikoarekin eta Europako sarearekin konektatutako euskal sarea garatu behar dugu", zehaztu dute.

Lehendakariak, amaitzeko, ongi etorria eman dio instalazio honi, "Ingurumen-, teknologia-, ekonomia- eta gizarte-etekinen batura" erakusten duen instalazio honi.

Ekitaldian, Arantxa Tapia sailburua ez ezik, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia eta Asis Canales Iberdrolak Euskadin duen ordezkari instituzionala ere izan dira. Bisitan karga azkarraren erakustaldia egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak