Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka: “Osasuneko sailburuaren lehenengo agindua argitaratu zenetik, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 15.000 isunetik gora jarri dituzte COVID-19ri buruzko Osasun Sailaren aginduak ez betetzeagatik”

2020-10-16

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 16 

• Ertzaintzak 7.137 pertsona zehatu ditu eta udaltzaingoek, berriz, 8.731; kasurik gehienetan maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik
• Lurraldez lurralde, Araban 2.836 isun jarri dituzte, Bizkaian 9.005 eta Gipuzkoan 4.027.

Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 15.868 isun jarri dituzte ekainaren 18tik urriaren 15era bitartean, COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruz Osasun Sailak emandako aginduak ez betetzeagatik. Ertzaintzak 7.137 pertsona zehatu ditu eta udaltzaingoek, berriz, 8.731; kasurik gehienetan maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Lurraldez lurralde, Araban 2.836 isun jarri dituzte, Bizkaian 9.005 eta Gipuzkoan 4.027.

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak ekainaren 18an eta abuztuaren 19an Osasuneko sailburuak emandako aginduak ez betetzeagatik jarritako isunei buruzko datuak azaldu ditu Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Datu horien arabera, Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 15.868 isun jarri dituzte koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko osasun-agintariek proposatutako neurriak betetzen diren zaintzeko egin diren jarduketetan. Horietatik 11.500 isun nahitaez jantzi beharrezko maskarak jantzita ez izateagatik edo oker erabiltzeagatik jarri dituzte.
Osasunaren kalterako diren beste egoera batzuengatik, hala nola kalean edateagatik edo botiloiak egiteagatik, 2.146 isun jarri dituzte; horietatik 1.242 Ertzaintzak eta 904 udaltzaingoek.
Gainerako isunak ostalaritza-establezimenduetan pertsonen artean 1,5 metroko tarte fisikoa ez errespetatzeagatik (286), kalean 2 metroko tartea errespetatu gabe erretzeagatik (391), aforoari buruzko araudia urratzeagatik, gazteen lokaletan eta antzekoetan egoteagatik eta beste hainbat arrazoirengatik jarri dituzte.


* Ekainaren 18tik urriaren 15era bitartean jarri diren isunei buruzko datuak biltzen dituen taula erantsi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak