Espetxeak kudeatzeko eskumena eskualdatu ondoren, Gobernuak Euskadiko Espetxe-eredua ezarriko du

2020-10-16
  • Berdintasuneko sailburuak esan duenez, “gure helburua espetxeetako izaera birsozializatzailea hobetu eta sendotu ahal izatea izango da”

Vitoria-Gasteiz, 2020/10/16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak gaur esan duenez, “espetxe batean heriotza bat gertatzen denean, sufrimendua eragiten du, hildakoaren hurbileneko ingurunean ez ezik, gizartean ere”. Gainera gogorarazi du Gobernuak, “duela hamarkada batzuetatik”, espetxeak kudeatzen egon beharko lukeela, "Gernikako Estatutuan jaso den bezala”.

Hori horrela, Artolazabalek nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak lortu duela Espainiako Gobernuak, “lehenengoz, gure Estatutua osorik lortzeko beharra” onartzea. Izan ere, ‘gartzelatzeko eta gizartean berrintegratzeko erakunde eta etxeen antolaketa, erregimen eta funtzionamendu’rako eskumenaren eskualdatzea lehenengoz agertzen da Euskadiko eta Espainiako ordezkaritzen artean hitzartutako egutegi baten agenda politikoan. 2021eko martxoa da transferentzia historiko horretarako data.

Espetxeak kudeatzeko eskumena eskualdatu ondoren, Gobernuak Euskadiko espetxe-eredua ezarriko du eta, horretarako, hiru ildo estrategikotan lan egingo du:

  • Zigorrak eta neurriak bitarteko irekian sustatzea. Zigorrak bitarteko irekian ez dira hain mingarriak pertsonen askatasunerako, espetxeratzearen ondorio kaltegarriak saihesten ditu eta eraginkorragoak eta efizienteagoak dira prebentzioko eta berriro gizarteratzeko xedeak lortzeko.
  • Euskadiko Gizarteratze Sarea eraikitzea. Sare horrek arreta indibidualizatu trinkoa egingo du, eta barnekoei beren kondena erregimen irekian eta baldintzapeko askatasunean amaitzeko baldintzetan egoten lagunduko die.
  • Espetxeko barneratzea gizarteratzera bideratzea, eta, horretarako, zigorrak betetzeko eginkizun hutsa alde batera utziko duen bizimodua diseinatzea, gizarteratzeko ibilbideak egin ahal izateko esparru egokian.

Transferentzia hori gauzatu ondoren, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau esan du: “gure helburua espetxeetako izaera birsozializatzailea hobetu eta sendotu ahal izatea izango da”.

Sailburuak adierazpen horiek Eusko Legebiltzarraren esparruan egin ditu, eta kontroleko osoko bilkuran Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Zaballako espetxean presoen heriotzari buruz eginiko galderari erantzun dio.

3 iruzkin
  • 2020-10-18

    Hezkuntza erraztea pentsatzen irakatsi eta lan-tresnaren burua ez apurtu, osasuna gehiegikeriarik gabe zainduz eta norberaren osasunaren aurka esperimentatuz, sistemak arriskua eta ondorioak bere gain hartuz.

  • 2020-10-18

    Facilitar educación enseñar a pensar y no romperse la cabeza herramienta de trabajo cuidándose la salud sin excesos ni experimentar contra la propia salud asumiendo riesgo y consecuencias carga el sistema.

  • 2020-10-16

    Aver si todo este esfuerzo sirve por fin para cambiar de verdad el actual régimen penitenciario

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko