EGURTEKen zortzigarren edizioak agerian jarri du egurrak arkitekturaren eta eraikuntzaren sektorean duen balioa

2020-10-14

EGURTEK Egurrezko Arkitekturaren eta Eraikuntzaren Nazioarteko Foroaren zortzigarren edizioa inauguratu da gaur goizean. Bi egunetan, kongresuan parte hartzeko interesa duen edonork bertan egoteko aukera izango du, modu presentzialean, BECen bertan, bai eta online ere, foroak hartu dezakeen pertsona kopurua murriztu behar izan badute ere, eta nazioarteko arkitektoek eta ingeniariek egurrezko arkitekturaren egungo egoerari egingo dioten errepasoa entzun.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu du EGURTEK, euskal basogintzaren eta egurraren sektorea balioetsiz, izan ere, gure basoetako ekoizpenetik egurrak ematen dituen produktuen azken eraldaketaraino lanean ari baita arkitekturaren eta eraikuntzaren profesionalei beren lanean egokitzen zaizkien erronka teknikoei erantzuna ematen utziko dieten kalitateko produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko. 

Egurtek ezinbesteko hitzordu bihurtu da egurgintzako profesionalentzat, besteak beste jardunaldi teknikoetan parte hartzeko aukera  ematen dielako, sektoreko elkarteen arteko topaketak egiten direlako eta Egurtek sarietara aurkeztutako obren panelekin egindako erakusketa birtuala ikusgai dagoelako. Edizio honetan, 70 enpresak baino gehiagok aurkeztu dituzte beren produktuak, erakusketarien direktorioan, eta sektoreko azken nobedadeak.

Kalitate handiko proiektuak Egurtek 2020 sarietan

Egurtek Sarien edizio honetako sari banaketan ere hartu du parte Oroz sailburuordeak. Saria hauek egurrez egindako eraikin eta diseinurik hoberenak nabarmentzen dituzte, eta agerian jartzen dute lehengai honen balioa, gune berrien eraikuntzan edo guneen birmoldaketetan  funtsezko elementu gisa. Edizio honetan 93 hautagai aurkeztu dira, sei kategorietarako, eta, epaimahaikideek azpimarratu dutenez, aurkeztutako proiektuen kalitate handikoak dira eta denetan nabari da egurra sentsibilitatez erabili dela.

Hauek izan dira saritutako proiektuak:

Sari berezia - Bois/Egurra/Madera (BEM) – Edizio honetako nobedadea

Herriko Plaza Mallabia, Ane Arce eta Iñigo arkitektoena

Sari berezia – Bertako Egurra (Basque Quality)

Iberoko burdinola hidraulikoaren erdi aroko dorrearen zaharberritzea, Leitzan (Nafarroa), Jose Luis Franchezena.

Eraikuntzari saria

A Estradako (Pontevedra) “Escuela Infantil A Baiuca”, Elizabeth Abalok eta Gonzalo Alonsok egindakoa.

Accesita: “Mi casa en madera”, Lenten, Nijmegen (Herbeherak), Lidewij Lendersek eta Marije ter Steegek egindakoa.

Interiorismoari sariak

“Entre balcones”, Bartzelonako Ravalean, Joan Casals eta Jose Luis Cisnerosena.

Accesita: “Dendaz. This is Basque Design”, Bilbon (Bizkaia), Elisa de los Reyes Garciak eta Mae Durantek egindakoa.

Produktu diseinuari saria

“LAHU”, Raquel Ares eta Iñaki Albistur arkitektoen altzaria.

Argitalpenari saria

 “Construir con Árboles”, Lander Uncilla arkitektoarena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak