Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka: "Osasun- eta segurtasun-taldeen koordinazioa oso positiboa izaten ari da pandemiari aurre egiteko"

2020.eko urriak 14

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elakarrizketa egin diote gaur goizean Onda Vasca irratiko 'Euskadi hoy' saioan.

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak Osasun sailaren eta Segurtasun sailaren artean egiten ari den lan koordinatua jarri du balioan, Segurtasuneko sailburuaren arabera, emaitza ona ematen ari den lana. Ildo horretan, udazkenari aurre egiteko protokoloak egokitzen ari direla azaldu du.

Gainera Erkoreka sailburuak azpimarratu du Ertzaintza lan handia egiten ari dela birusaren transmisioa kontrolatzeko. "Jarraipena eta presentzia areagotu ditugu kaleetan, eta kutsatzeko foku izan zitezkeen egoera garrantzitsuak saihestu ditugu", zehaztu du.

Transferentziei dagokienez, lehendakariordeak gogorarazi du Espainiako Gobernuaren jarrerak ez duela aurrekaririk, Gernikako Estatutua betearaztea ahalbidetzen duen egutegi bat baitago mahai gainean, Euskadik prestatutako fitxen arabera, gainera. "Akordioak lortu dira, aurrerapausoak eman dira eta ez dut zertan zalantzan jarri horrela jarraituko dela", adierazi du. Halaber, urria amaitu baino lehen egin beharreko "Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren” transferentziaren inguruan, Erkorekak esan du aurrerapausoak eman direla eta, "nahi izanez gero, lor daiteke".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak