Euskaraldia
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen adierazpenak

2020-10-09

Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Mardrilgo Autonomia Erkidegoak bizi duen egoeraz, bost gai azpimarratu ditu gaur ETBri egindako adierazpenetan:


•  Madrilgo Autonomia Erkidegoan erakunde ezberdinak hartzen ari diren erabakiek sortutako egoerari buruzko kezka.
•  Lehendakariak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoei eskatu dien txostena, Madrilen sortutako egoeraren ondorioak eta ondorio horiek gainerako Erkidegoetan izan dezaketen eragina zehazki ezagutzeko.
•  Erakunde guztien arteko lankidetzaren ezinbesteko beharra, bizi dugun osasun-egoera konplexu honi aurre egiterakoan.
•  Erakundeen arteko lankidetza giro horretan, Euskadin abuztuaren 19tik aurrera, Osasun Larrialdiko Egoera indarrean sartu zenetik, erabakiak eta neurriak hartzeko orduan, bertako erakundeen artean izaten ari den lankidetza ez-ezik, Osasun Sailaren eta  Osasun Ministeritzaren arteko etengabeko harreman pandemia hasi zenetik.
•  Herritarren konfiantza zaindu beharra, osasun-larrialdi zail honi aurre egiteko hartzen diren neurriez ere konfiantza osoa izan dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)