Berriak Lehendakaritza

Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen (AEMI) 2021eko Bilkura Donostian egingo da

2020-10-09

Migrazioen Europako Erakundeen Elkartearen (AEMI) 2021. urteko Bilkura Euskadin egingo da, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak Donostian antolatuta.

Bilkura udazkenean izango da eta behin-behineko datak irailaren 29tik urriaren 3ra dira. Datu hori aurrerago baieztatuko da. AEMIren zuzendaritza-batzorde berria Donostiako bilkuraren batzar nagusian bertan hautatuko da, Euskadiko topaketa honen baitan.

Informazio gehiago 2021eko Bilkuraren gainean, epemuga txostenak bidaltzeko e.a., urtearen amaieran zabalduko da AEMIko webgunearen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak