Bingen Zupiria SITGES – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya -ren inaugurazio ekitaldian izan da

2020-10-08

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya -ren 53. edizioan izan da gaur, Sitgesen. Inaugurazio ekitaldian Paul Urkijoren lan berria proiektatu dute, "Dar-dar" film laburra. Filmearen istorioak horrela dio: “Dar-Dar” euskal elezahar bateko demonio bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta hala dio: “dar,dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordean”. 

Igandean, urriaren 11n, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Juanma Bajo Ulloa zinemagile gasteiztarraren "Baby" filmaren emanaldian ere izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak