Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania-Euskadi Euroeskualdea udan errealitate izango da

2011.eko ekainak 06

Lehendkaria Bordelen (Akitania, Frantzia) izandako Foro Economikoaren buru izan da

Helburua da Euroeskualdearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturala lortzen laguntzen duten lankidetza-ekintzak egiteaLurralde Lankidetzako Europako Taldeak (LLET) mugaz gaindiko lankidetza erraztu eta sustatu behar du, kohesio ekonomiko eta soziala indartzeko, Europar Batasunaren barruan, betiere nazioetako lurralde-antolamenduak errespetatuz.

Eusko Jaurlaritzak Akitaniarekiko harremanak indartu nahi ditu. Arrazoi hori dela eta, Lurralde Lankidetzako Europako Taldea (LLET) sortu da, “Akitania/Euskadi Euroeskualdea” izenarekin eta nortasun juridiko propioarekin. Taldeak Hendaian izango du egoitza.

Lehendakariak gaur aurkeztu ditu Akitaniak eta Euskadik osatzen duten Euroeskualdeak jarraitu beharreko ildo nagusiak, gobernu kontseiluak joan den asteartean onetsitakoari jarraituz. Gainera, euskal exekutiboko buruak gaur Bordelen (Frantzia) egin den Forum Ekonomikoan parte hartu du, Akitaniako lehendakari Alain Ruossetekin batera.

LLETaren lanaren muina izango da mugaz gaindiko jarduketa ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzea, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez, eta lurralde-lankidetza ezarri eta garatzea, lurralde-garapenerako sareak eta aldeko ekintzak finantzatuz.

Horrela, honako helburuak lortu nahi dira: bi eskualdeen arteko komunikazioak hobetzea, irisgarritasuna bereziki aldeztuz, bai eta ingurumena errespetatzen duten pertsonen eta salgaien garraio mota guztiak ere; ikerketa eta berrikuntza jarduketak elkarren osagarriak izatea eta balioan jartzea; lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko bidea emango duten proiektuak abian jartzea; hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan metodoak eta bitartekoak batera jartzea, herritarren garapen erabatekoa bermatze aldera; nekazaritzari, elikadurari eta osasunari lotutako gaien tratamendu bateratua; dinamika kultural eta artistikoa indartzea, bereziki euskara eta euskal kultura sustatzeari dagokionez eta baliabide turistikoak batera balioan jartzeari dagokionez.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria