Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek

2020.eko urriak 10
  • Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu' sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, gaur egungo egoerak pertsonengan sor ditzakeen isolamendua eta ondorio psikologikoak saihesteko, hala nola antsietatea eta depresioa.
  • Urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru osasunaren konfederazioaren aldarrikapenekin. Besteak beste, buru osasunean inbertitzeko premia helarazi nahi die erakunde publikoei, eta herritarren beharrei erantzuteko baliabide eta profesional kopuru nahikoa bermatzeko eskatu diete.

Gizarte-urruntze garaietan buru osasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Fedeafesek, Buru osasuneko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak. Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko Federazioak ‘Ondoan gaituzu. Urruntze sozialak ez zaitzala isolatu' sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, urriaren 10ean ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren laguntza du Fedeafesek ekimen honetan.

Ekimen honen helburua da, hain zuzen, egungo pandemia-egoerak eragin dezakeen isolamendua haustea, testuingururen ondorioz agertu edo indartutako antsietate edo depresio sintomak dituzten pertsonak laguntza eskatzera animatuz.

Egoera soziosanitarioak larriagotzen dituen buru osasuneko arazoei aurre egiteko, Fedeafesek laguntza bilatzera bultzatzen ditu beharra duten pertsonak, gertuen duten elkartera hurreratuz: Agifes (Gipuzkoa), Asafes eta Asasasam (Araba), eta Avifes (Bizkaia).

Halaber, Fedeafesek bat egin du Estatuko buru osasuneko konfederazioak antolatutako kanpainarekin, ‘Buru osasuna eta ongizatea, lehentasun globala’ goiburupean. Estatuko elkarte-mugimenduak buru osasunean inbertitzeko premia helarazi nahi die erakunde publikoei, baita herritarren beharrei erantzuteko baliabide eta profesional kopuru nahikoa aldarrikatu ere. Garrantzitsua da gogora ekartzea Estatuan desabantaila-egoera dagoela buru osasuneko baliabideei dagokienez; izan ere, Psikologia Klinikoko profesionalen ratioa (6) Europako batez bestekoa (18) baino hiru aldiz txikiagoa da 100.000 biztanleko.

Fedeafeseko elkarteek laguntza eskaintzen diete mota horretako esperientziak bizi dituzten pertsona eta familiei, koronabirusaren aurkako segurtasun-neurri guztiak betez. Mari Ángeles Arbaizagoitia federazioko presidenteak dioenez, “garrantzitsua da gizartea kontzientziatzea; ondoez psikikoa duten pertsonei laguntza eman behar zaie, batez ere, ziurgabetasun-garai hauetan, oso zaila baita gaizki dagoenarentzat egoerari bakarrik aurre egitea. Laguntza duzula jakiteak aurrera egiteko motibazioa ematen dizu”. Euskal federazioak azpimarratu nahi du bere elkarteek konfinamendu-asteetan egin duten arreta-lan handia, eta nabarmendu nahi du gaur egun lan berbera egiten jarraitzen dutela buru osasuneko arazoak dituztenei eta senideei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

2 iruzkin
  • 2020.eko urriak 10

    Pertsonak ez diskriminatu, arazo bat izan dezake, tratamendu bat behar izan dezake, eta bizitzako gauzengatik ez du eduki behar albistegian agertu arte.

  • 2020.eko urriak 10

    No discriminar personas puedan tener un bache, necesitar un tratamiento y por cosas de la vida no tenerlo hasta aparecer en el noticiera

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak